Nazinoarteko Nonick'o9 jaialdia Bilbon apirilaren 24an eta 25ean

Bizkaie! 2009-04-21 14:55

Nonick'09 jaialdian, besteak beste, hiru berbaldi, Startup 2.0 txapelketea, Euro Blog Awards blog onena aukeratzeko lehiaketea, Developer Garage programatzaileen bilerea, Kiss Night Party jaia Deabru Beltzak taldeagaz eta hainbat gairen inguruko tailerrak antolatu ditue.

Bideoblog eta gizarte sareen nazioarteko jaialdia da Nonick, personen arteko hartu-emon zuzenak bultzatzeko asmoa dauena, nick edo ezizenik barik. Helburua, aukera barriak, negozioak, ideiak eta inspirazinoa bilatzea. Jaialdia datorren barikuan eta zapatuan egingo da EITBren Bilboko egoitza nagusian. Bi egunetan, bideoa, Internet eta telebista izango dira protagonista nagusiak eta, besteak beste, Europako blog eta Interneteko startup onenak aukeratuko ditue. Jaialdia Spri komunikazino taldeak antolatu dau, Alianzogaz alkarlanean. Nonick'09 jaialdian parte hartu gura dauenak www.nonickconference.com webgunean emon behar dau izena.

Nonick'09 jaialdian, besteak beste, hiru berbaldi, Startup 2.0 txapelketea, Euro Blog Awards blog onena aukeratzeko lehiaketea, Developer Garage programatzaileen bilerea, Kiss Night Party jaia Deabru Beltzak taldeagaz eta hainbat gairen inguruko tailerrak antolatu ditue.

Zapatuan, hilaren 25ean, izango da Europako blog onena aukeratzeko lehiaketea: Euro Blog Awards. Hamabi adituk osotutako nazinoarteko epaimahai batek aukeratuko dau blog onena baina erabiltzaileek be eretxia emon ahal izango dabe.

Blog onena ez eze, startup onena, hau da, produktu barritzaile bategaz merkatuan tartea egin nahi dauen enpresa barria, be aukeratuko dabe astegoieneko hitzorduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu