IX. Zirkuitoak 11 antzerki eta dantza ikuskizun eskainiko ditu Bilboko sei barrutietan maiatza amaitu arte
2009-04-21 17:17 KultureaZirkuitoa Euskadiko ekimen bakarra da bere generoan. Bertoko antzerki eta dantza taldeei euren antzezlanak aurkezteko aukerea eskaintzeaz gan, programa honegaz Bilboko eskaintza kulturala dezentralizau eta auzoetara eroatea bilatzen dau, Bilboko auzo guztietara zabalduz.
Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Zirkuitoa egitarauaren IX. edizinoak 11 antzerki eta dantza ikuskizun eskainiko ditu maiatza amaitu bitartean. Egitaraua bihar, hilak 22, hasiko da, San Frantziskon, Malabrigo konpainiaren 'Hombres' ikuskizunagaz.
Obrak, San Frantzisko, Deustu, Begoña, Otxarkoaga, Iturrigorri-Peñascal eta Abandoko udaltegietan izango dira, bihartik maiatzaren 28ra. Dobako saioak dira, 19:30etan hasiko diranak -bat kenduta, 20:00etan hasiko baita-, eta gehienak eguenetan izango dira, nahiz eta apirilaren 22ko eta 29ko eta maiatzaren 5eko antzezlanak eguaztenean izan.
Lehenbiziko antzezlana -Malabrigoren 'Hombres'- San Frantzisko udaltegian estreinauko da bihar, eta Iturrigorri-Peñascal udaltegian errepetiduko da datorren astean. T de Teatre konpainia katalanaren testu bat bere egin dau Malabrigo talde bilbotarrak, bere bertsinoa taularatuz. Ironiaz beteriko tonuan, konpainiak gaur egungo gizon-emakumeen harremanak ezelako lotsa barik azaleratzen ditu.
Bestalde, eguenean, Deustuko udaltegian, Teatro en Huida taldeak 'El gran espectaculo mundial del faquir Ha Sint'Ö' antzezlana eskainiko dau.
Egun berean beste bi lan izango dira: Begoñako udaltegian 'En petit comite' eta Otxarkoagan 'Juicio a los humanos'. Lehenengo lanak, Totum taldearen eskutik, emakume talde baten irudi soziala eta euren intimidadeko bakardadearen kontraesanak azaltzen ditu; bigarrenak, El Beso Teatro taldearen 'Juicio a los humanos' antzezlanak, gizakiok Lurreko animalien aldetik epaituak garenaren argudioa dakar, errukibako bidebakokeriakaitik epaituak baitira gizakiak.
Zirkuitoa Euskadiko ekimen bakarra da bere generoan. Bertoko antzerki eta dantza taldeei euren antzezlanak aurkezteko aukerea eskaintzeaz gan, programa honegaz Bilboko eskaintza kulturala dezentralizau eta auzoetara eroatea bilatzen dau, Bilboko auzo guztietara zabalduz.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriko antzerki taldeen esku jarri nahi ditu antzezlanak taularatzeko lokalak, antzezlan horreen publizidade eta zabalkundea, eta ordainketa ekonomiko bat muntaia finantzatzeko eta, era berean, ikusleek sarrera librea eta dobakoa izan deien. Egitarauak euskerazko eta gaztelaniazko formatu txikiko antzezpenak eskaintzen ditu; eduki desbardineko lanak dira eta ikuslea be guztiz heterogeneoa eta era askotakoa izaten da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!