Munduko Lehenengo Liburutegi Digitala honezkero sarean dago

Bizkaie! 2009-04-21 14:33

Ameriketako Estadu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak sustatu eta Unescok eta beste erakunde publiko eta pribadu askok lagundutako Munduko Liburutegi Digitala honezkero Interneten dago. Hogeta hamar bat erakunderen liburutegi eta artxiboren milaka funts agiri dira, doban eta libre, kontsultagai.

Ameriketako Estadu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak sustatu eta Unescok eta beste erakunde publiko eta pribadu askok lagundutako Munduko Liburutegi Digitala honezkero Interneten dago. Hogeta hamar bat erakunderen liburutegi eta artxiboren milaka funts agiri dira, doban eta libre, kontsultagai. Irakeko Artxibo eta Liburutegia; Brasilgo eta Txinako Liburutegiak; John Carter Brown Liburutegia; Errusiako Liburutegia; Frantziako Liburutegia; Egiptoko Artxiboa eta Liburutegia; Yale, Pretoria eta Browneko unibersidadeetako Liburutegiak; eta, zelan ez, AEBetako Kongresuaren Liburutegia dira, besteak beste, ekimenari euren funtsak eskaini deutsiezanak.

Milaka argazki, eskuizkribu, liburu, mapa, irudi, soinu eta grabazino jaso ditu liburutegi digitalak. 'Epe luzera begirako egitasmoa da', azaldu dau ekimenaren zuzendari John Van Oudenarenek.

Sorreran, AEBetako Kongresuaren Liburutegia dago. James H. Billington hango zuzendariak proponidu eban sareko entziklopediarik zabalena sortzea. Gauzak holan dirala, Irakeko Liburutegiak, kasurako, emakumeentzat argitaratutako lehen aldizkaria jarri dau sarean. Errusiako Estaduaren Liburutegiak Novosibirsk eskualde siberiarraren mapak, lorpen industrial eta kulturalen ganeko afitxak eta Vladimir Ilitx Ulianov Lenin buruzagiaren ganeko atal ugari itxi ditu. Txinako Liburutegiak munduaren sorrerearen inguruko Yao Liburuetako pasarteak eskaintzen ditu. Frantziako Liburutegiak, besteak beste, Sarah Bernhardt aktore frantsesaren inguruko hamar posta-txartel eskegi ditu.

Webguneak bilaketa sistema eskaintzen dau, eta basque sartu ezkero, artikulu bakarra agiri da: AEBetako Kongresuaren Liburutegian dagoan agiri bat da, Acarete du Biscay izeneko esploratzaile baten bidaia-liburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu