Ekitaldiz ganezka dator Gernikako bondardaketearen 72. urteurrena

Bizkaie! 2009-04-20 13:59

Bakearen eta Adiskidetasunaren aldeko Gernika Sarien seigarren edizinoan Ahaztuak 1936-1977 alkartea eta Petra Karin Kelly politiko alemaniarrak izango dira saridunak. Ganera, Gernika Gogoratuz alkarteak, aurten, 'Bizipenak, leku sinbolikoak eta identitateen berreraikuntza Bakegintzan' izeneko jardunaldiak antolatu ditu, apirilaren 22an hasi eta 26an amaituko diranak.

Gernika-Lumoko 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketea gogoratzeko, Udalak eta herriko hainbat alkartek egitarau zabala preparau dabe. Aste honetan, liburu-aurkezpenak, erakusketak, zine-proiekzinoak, kontzertuak, omenaldiak eta biktimak gogoratzeko ekitaldiak izango dira, besteak beste.

Bakearen eta Adiskidetasunaren aldeko Gernika Sarien seigarren edizinoan Ahaztuak 1936-1977 alkartea eta Petra Karin Kelly politiko alemaniarrak izango dira saridunak.

Ekitaldiek George Steer kazetaria zanari egingo jakon omenaldiagaz izango dabe jarraipena, bere jaiotzearen ehungarren urteurrenean. Urteurren egunean, arratsaldeko 16:30ean -herrian bonbak jaurtitzen hasi ziraneko orduan-, Zalloko kanposantuan bertan hildakoen aldeko otoitza eta lore-eskaintzea egingo dira. Erakundeetako ordezkariak eta Euskal Herriko politikariak izango dira bertan, beste batzuen artean.

Ganera, Gernika Gogoratuz alkarteak, aurten, 'Bizipenak, leku sinbolikoak eta identitateen berreraikuntza Bakegintzan' izeneko jardunaldiak antolatu ditu, apirilaren 22tik 26ra bitartean. Jardunaldiok 'CRIC Identity and Conflict: Identitatea eta gatazka. Gatazka-ondoko kultura-ondarea eta identitate-berreraikuntza' europar ikerketa proiektuaren laguntzinoagaz egingo dira, bakegintzaren esparruan hurreko eta nazinoarteko gaitasunek erakusten dituen bizipen akademiko zein komunitarioak partekatzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu