Bilbo apokaliptikoa izango da, XV. Fant Zinema Fantastikoaren Jaialdiko irudia
2009-04-21 18:48 BarriakGaur goizean aurkeztu dau irudi hau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak kartelean agertzen dan pertsonaia horren laguntzinoagaz eta gainera, Jaialdiagaz batera izango diran ganerako ekimenak be aurkeztu ditue. Aurten 15 urte beteko dituan Jaialdia, Bizkaiko uribuaruan zineagaz zerikusia dauen gainontzeko jaialdiakaz batera finkatu egin da.
'Harridurea eragiten dauen irudia ikusiko da laster Bilboko kaleetan: Apokalipsiak bere erdigunea Bilbon dauela, zehatz esateko, Bailen kaleko etxeorratzean, Abando geltokiaren ondoan. Meteoritoak kaleak zeharkatzen ditue leherketak eraginez eta eraikin klasikoa erdi jausita dago honen eraginez, arrisku biologikoaren ikurragaz. Lehen planoan dagoan irudia, babeserako erabilten dan jantziagaz eta gas maskara bat dauela, espresinorik barik, zinemako kamara baten objetiboetatik behatzen ari jakun pertsonaia batena da'. FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren XV. edizinoko iragarpen kartela da, maiatzaren 3tik 10ra bitartean antolatuko dana. Irudia benetan da hunkigarria eta genero honetan nagusi diran gaiekaz jolasten dau. Zaharkitua dagoan gaia eta gaur egunekoagoa azaltzen dau kartel honek: alde batetik, kanpoaldeko espaziotik datorren su euria, Armagedón, eta bestetik, gizakiak eragindako arrisku biologikoa.
Anabasa nagusitzen dan hurreko etorkizunaren distopia edo utopia (Zineman 'Metrópolis', 'Farenheit 451', 'El Planeta de los Simios' edo 'Blade Runner' lako filmeetan ikus daitekeena), oraingoan hurragoko inguru ezagunera jatorku, emozino hori handiagoa izaten laguntzen dauena. Guzti honi, begiratzen gaituen irudi kaputxadun hotza gehitu behar jako, txori baten itzal baltzagaz batera, suagaz gorriz tintatua dagoan zeru mehatxugarri batean.
Gaur goizean aurkeztu dau irudi hau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak kartelean agertzen dan pertsonaia horren laguntzinoagaz eta gainera, Jaialdiagaz batera izango diran ganerako ekimenak be aurkeztu ditue. Aurten 15 urte beteko dituan Jaialdia, Bizkaiko uribuaruan zineagaz zerikusia dauen gainontzeko jaialdiakaz batera finkatu egin da.
Kontzertuak
Jaialdiaren barruan eta aurreko urteetan bezela, zuzeneko kontzertuak be izango dira. Aurten bertoko talde bat eta Londrestik datorren beste baten kontzertuak antolatu ditue. Bosco el Tosco y su Puta Banda Ibáñez Kaleko Azkena aretoan izango da maiatzaren 5ean gaueko 22:00etatik aurrera. Eta Chrome Hoof Londresko taldea, maiatzaren 7an, 21:30etatik aurrera Kafe Antzokian izango da bederatzi euroko salneurrian leheiatilan (sei aurrez hartuta).
Nontzefilm lehiaketea
Aurreko edizinoetan legez, nontzeberri.com kultur atariak Nontzeflash Animazino eta Zinema Lehiaketako mostra bat eskainiko dau. Lehiaketara aurkezten diran filmak hiru minutu eta erdiko iraupenekoak dira eta antolatzaileen webgunearen bitartez aurkezten dira, formatu digitalean eta 3,5 Mb baino gitxiagoko neurrian.
Aurten, teknika desbardinak erabili dituan 200 lan inguru aurkeztu dira, antolatzaileen arabera, upealako kalidadea erakusten dabelarik. Labur gehienak Euskadikoak badira be, espainiar Estadukoak, AEBetakoak, zein Argentina, Mexico, Japon, Croacia, Italia, EKuador, Txile, Peru edo Marrokiarrak be badagoz.
Onenak, FANT Jaildian proiektauko dira eta irabazleak be, jaialdian zehar jakinarazoko ditue. Zinema atalean hiru sari eta beste hainbeste animazinozkoan. Gainera, euskerazko lanik onena be jakinarazoko da, baita, unibersidateko ikasketak egiten ari dan persona baten lanik onena be. Guztira, 10.000 euritik gora banatuko dira saritan.
'FANT food' menua eta Fantrobia Saria
Bestalde, Ambigu gazte-lokalak (Done Bikendi, 5), zinea ardatz daben mahainguruak be egingo dira FANTen edizino honetako partaideak tarteko dirala. Horregaz batera, zinemaldiak dirauen bederatzi egunetan, jatetxeak keinu zinefiloez beteriko FANT Food menua eskainiko dau. Era berean, Fantrobia Sariak jarraikortasuna izango dau, zinema fantastikoan nabarmentzen dan figura bati emongo jakolarik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!