Kirmen Uribe eta Xabier Lete Espainiako Kritika Sariak

Bizkaie! 2009-04-20 15:41   sariak-autortzak

Kirmen Uribe eta Xabier Lete saritu ditu aurten Espainiako literatur kritikarien alkarteak euskerazko arloan. Uribe narratiba generoan saritu dabe, 'Bilbao-New York-Bilbao' (2008, Elkar) nobeleagaitik eta Lete poeasiakoan, 'Egunsentiaren esku izoztuak' (2008, Pamiela) poema liburuagaitik.

Haur eta gazteentzako hainbat liburu argitaratu eta 2001ean, 'Bitartean heldu eskutik' (Susa) poema liburu arrakastatsua idatzi eta munduan zehar makinatxu bat poesia jaialditan parte hartu ondoren, Kirmen Uribe ondarrutarraren lehenengo nobelea da 'Bilbao-New York-Bilbao' eta Bilbo-New York hegazkinez egindako bidaian, idazle bati burura jatorkozan hausnarketak azaldu ditu.

Xabier Letek, barriz, 'Egunsentiaren esku izoztuak' kaleratu aurretik, 'Egunetik-egunera orduen gurpillean' (1968), 'Bigarren poema liburua' (1974), 'Urrats desbideratuak' (1981), 'Biziaren ikurrak' (1992), 'Zentzu antzaldatuen poemategia' (1992) eta 'Abestitzak eta poema kantatuak' (2006) poema liburuak argitaratu izan ditu. Azkeneko lanean ohiko gai nagusien errepasoa egin dau: bizitzea, heriotzea, maitasuna, adiskidetasuna, aberria, edertasuna... 'Barruko egiak, ezelako betelanik barik', egileak berak autortu dauen moduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu