Kiss talde beteranoa izango da izarra gaur Azkena Rock-en
2010-06-25 12:09 MusikeaAzkena Rock Festivalaren lehenengo egunean, atzo 9.124 lagun batu ziran, besteak beste, Gov't Muleren, Kitty, Daisy & Lewis taldearen eta The Hold Steady, Th' Legendary Shack Shakers eta The Jim Jones Revue-ren erritmoakaz gozetako.
Azkena Rock Festivalaren lehenengo egunean, atzo 9.124 lagun batu ziran, besteak beste, Gov't Muleren, Kitty, Daisy & Lewis taldearen eta The Hold Steady, Th' Legendary Shack Shakers eta The Jim Jones Revue-ren erritmoakaz gozetako.
Gaur, barriz, arratsaldeko 16:00etan zabalduko ditue Mendizabalako ateak eta bata bestearen atzean, danetara, 11 taldek joko dabe Azkena Rock Festival jaialdiaren bi agertoki nagusietan. Dour Fieger izenekoan, motorrak berotzeko '77 taldeak 16:20an emongo deutse hasierea kontzertuei, eta AC/DC taldearen rock&roll-a gogora ekarriko deusku. The Hot Dogs urretxuarrek be rock musika egiten trebeak dirala erakutsiko deuskue. Ondoren, El Vez 'Elvis mexikarra', Teddy Thompson Londoneko bakarlaria, Imperial State Electric suediarrak eta The Damned, punk-rock musikan aitzindariak agertuko dira taula gainean.
Alex Chilton agertokian, barriz, Dan Baird bakarlariak eskainiko dua lehen kontzertua eta bere proiektu barria aurkeztuko dau: Dan Baird and The Homenade Sin. Imelday May abeslari irlandarra etorriko da jarraian. Rockabilly, jazz eta blues musika estiloak buztartuko ditu, baina ez bakarrik Mendizabalan. Aurten be, aurreko urtean legez, eguerdi aldera dobako hainbat kontzertu izango dira Ama Birjina Zuriaren enparatzan, eta gaur, hain zuzen, Imelda Mayk 13:30ean eskainiko dau emonaldia.
Iluntzean, The Saints, Slash eta Kiss beteranoen txanda izango da. Chris Bailey buru dauen talde australiarra hasiko da lehenengo. Slash Guns' n Roses taldeko gitarra-jole ohiak bere azken lana aurkeztera dator Gasteizera: Slash 2010. Bigarren egun honi amaiera ederra emongo deutso Kiss talde ezagunak. Sonic Boom disko barria aurkeztuko dabe ikuskizun berezia tarteko
Kontzertuok amaituta, musikea goizaldera arte jarraituko dau Mendizabalan, izan be, goizaldeko 03:00etan hasiko dira Nash eta Pegatas disko jartzaileen emonaldiak Doug Fieger eta Buddy Holly izeneko karpetan. Tartean, Roger Estrada eta T&T be ibiliko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!