Igaz baino 17 kartel gehiago aurkeztu dira Bilboko 2010eko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketara
2010-06-07 17:47Honezkero, Bilboko Udaleko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak aukeratu ditu 2010eko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei lan finalistak. Aukeratutakoak hurrengo lanak dira: '¿Subes?', 'Con las mejores galas', 'Protagonista', 'Comiendo Bilbao', 'Descúbrelo' eta 'Ría-Jaia'.

Honezkero, Bilboko Udaleko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak aukeratu ditu 2010eko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei lan finalistak. Aukeratutakoak hurrengo lanak dira: '¿Subes?', 'Con las mejores galas', 'Protagonista', 'Comiendo Bilbao', 'Descúbrelo' eta 'Ría-Jaia'.
2010eko edizino honetan 257 lan aurkeztu dira, igaz baino 17 kartel gehiago (%7 gehiago), eta horreen artean aukeratu ditue sei lan finalistak. Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluetako Zinegotzi Ordezkari Itziar Urtasun, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko PP-ko zinegotzi Carlos David García, Iñaki Astoreka, Bilboko Konpartsak-eko kidea, Carmen Manrique, El Correo egunkariko marketing zuzendaria eta Arturo Trueba, La Ría del Ocio aldizkariaren zuzendaria izan dira epaimahaikideak; eta Isabel Sanchez Robles Jai batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Zinegotzi Ordezkaria epaimahaiburua izan da.
Sei kartel finalistak Zabalguneko Eraikinean eta Bilboko Udaleko webgunean ikusgai izango dira bihartik bagilaren 18ra arte. Egun horreetan, uritarrek kartel irabazlearen hautaketan parte hartu ahal izango dabe Zabalgune Eraikinean botoa emonda, Bilboko Udaleko webgunearen bidez edo laguntzen daben komunikabideen bidez. Zortzi komunikabidek hartuko dabe parte aurten: 20 Minutos, Que Nervion, Telebilbao (La Kapital),Tele 7 (Objetivo Bizkaia), Canal Bizkaia (En Boca de Todos), Deia (Hemendik), Radio Bilbao, Cadena Ser (Hoy por hoy Bilbao programaren Facebook orrian)eta El Correoren edizino digitala.
Modalidade honeetako bakotxak % 25eko balioa izango dau erabagi finalean, eta ganerako % 25 epaimahaiaren esku egongo da. Kartel irabazleak 2.500 euroko saria jasoko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!