Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2010 saria emongo dabe bihar
2010-06-07 14:26 sariak-autortzakEusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2010 Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien sariaren epaia jakinarazoko dabe bihar, bagilak 8, eguerdiko 12:15ean hasita Euskadiko Kutxaren Donostiako egoitzan egingo dan ekitaldian, sariaren antolatzaileek iragarri dabenez.
Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2010 Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien sariaren epaia jakinarazoko dabe bihar, bagilak 8, eguerdiko 12:15ean hasita Euskadiko Kutxaren Donostiako egoitzan egingo dan ekitaldian, sariaren antolatzaileek iragarri dabenez.
Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria 1995ean sortu zan, Euskal Herriko humanidade, kultura, arte eta gizarte zientzien arloan, zentzu zabalenean, curriculum nabarmeneko personak saritzeko. Saritutako pertsonearen lanaren osotasunak Euskal Herriaren kulturearen garapenean lagundu behar izan dau.
Epaimahai ebaluatzailea, Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremu geografikoko zazpi unibersidadeetako errektoreek osotzen dabe, baita Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Euskadiko Kutxako zuzendariak be. Sari bakarra emongo da, 20.000 eurokoa.
Orain arteko saridunak honeek dira: 1995ean, Julio Caro Baroja; 1996an, Alvaro d'Ors; 1997an, Luis Villasante; 1998an, Jesus Altuna eta Juan Plazaola; 1999an, Eduardo Chillida; 2000n, Miguel Artola; 2001ean, Juan Garmendia; 2002an, Bernardo Atxaga; 2003an, Gurutz Jauregi; 2004an, Juan San Martin Ortiz de Zarate; 2005ean, Nestor Basterretxea; 2006an, Maïte Lafourcade; 2007an, Gregorio Monreal; 2008an, Daniel Innerarity Grau eta 2009an, Javier Elzo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!