Heineken Jazzaldia iragarriko dauen kartela aukeratzeko lehiaketea jarri dabe martxan
2009-03-09 10:37 MusikeaGaragarrilaren 22tik 26ra Donostian egingo dan 44. Heineken Jazzaldiaren harian, kartel lehiaketea antolatu dau Heineken konpainiak. Saria 1.200 eurokoa da eta, Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizino handienetakoa daukana izanda, irabazleak bere diseinua milaka laguni erakusteko aukera parebakoa izango da.
Garagarrilaren 22tik 26ra Donostian egingo dan 44. Heineken Jazzaldiaren harian, kartel lehiaketea antolatu dau Heineken konpainiak. Saria 1.200 eurokoa da eta, Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizino handienetakoa daukana izanda, irabazleak bere diseinua milaka laguni erakusteko aukera parebakoa izango da.
Lanak www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez baino ezin daitekez aurkeztu, gaurtik apirilaren 5era bitartean. Lehiaketearen oinarriak webgunean kontsultau daitekez, jazzaldiko antolakuntzak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez.
Kartel irabazlea hautatuko dauen epaimahaiak jazzagaz lotura zuzena daukien kideak batuko ditu, personala zein profesionala. Honezkero, Fernando Trueba zuzendari ezagunak, Andoni Luis Aduriz sukaldariak eta Eduardo Chillida Belzunce eta Jose Belmonte Rocandio margolariek baietza emon deutse epaimahaiko kide izateko proposamenari. Aurrerantzean, beste hainbat artista gehituko dira zerrenda horretara. Horreekaz danakaz batera, Heineken Jazzaldiko Antolakuntza Batzordeko kide bi eta Heinekenen ordezkari bat be izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!