Ondarroako webgune barria martxan jarri dau Udalak

Bizkaie! 2009-03-09 14:13

Ondarroako Udalak bere webgune barria jarri dau martxan, diseinu eta helbide barriakaz. Aurrerantzean www.ondarroa.eu izango da helbide barria, nahiz eta lehengora sartuta be, www.ondarroa.net, estreinau barrira sartzeko aukerea emoten dauen.

Ondarroako Udalak bere webgune barria jarri dau martxan, diseinu eta helbide barriakaz. Aurrerantzean www.ondarroa.eu izango da helbide barria, nahiz eta lehengora sartuta be, www.ondarroa.net, estreinau barrira sartzeko aukerea emoten dauen.

Webguneak diseinu barria eta erabilgarriagoa dauka. Lau atal nagusitan banatuta dago: Bizi, Ezagutu, Udala eta Tramiteak. Lehenak, Bizi izenekoak, herriko hezkuntza, osasuna, merkataritza edo garraioen inguruko informazinoa emoten dau, besteak beste. Bigarren atala, Turismoa, kanpotik herrira doazenei zuzenduta dago, leku interesgarriak eta jan eta lo egiteko lekuak be agertuz. Azken atal biek udaleko informazinoa emoten dabe, alde batetik Udala izenekoak udaletxeko telefonoak, aurrekontuak, aktak edo arautegiak jasoten ditu eta bigarrenak, Tramiteak izenekoak, udaletxean egin ahal diran diligentziak errazteko aukerea eskaintzen dau. Azken honek Kontratatzailearen Profila be hartzen dau, udaleko lehiaketetan parte hartu nahi dabenek euren eskakizunak ezagutu ahal izateko.

Beste atal batzuk kirol eta kultur agendea izango dabe, eta Udaletik sortzen diran albisteak eta baita iragarkiak, Iragarki Taularen bitartez. Informazinoa osotzeko Udala Martxan aldizkaria be jaso daiteke PDF formatuan.

Udaleko webgunea etenbarik eguneratuko da eta etorkizunean beste atal batzuk gehitzea be aurreikusita dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu