Julio Sotorentzat Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako zuzeneko azken txartela

Bizkaie! 2009-03-09 11:50   Bertsolaritzea

Antsoaingo finalaurreko ederrean, Julio Soto izan zan onena baina, oro har, maila handikoa izan zan azken finalaurrekoa, izan be, saio horretan kantau eben sei bertsolarietatik lau sailkatu dira finalerako: Julio Soto saioko irabazlea eta Erika Lagoma, Xabier Legarreta eta Ander Fuentes 'Itturri' puntuazinoari esker.

Antsoaingo finalaurreko ederrean, Julio Soto izan zan onena baina, oro har, maila handikoa izan zan azken finalaurrekoa, izan be, saio horretan kantau eben sei bertsolarietatik lau sailkatu dira finalerako: Julio Soto saioko irabazlea eta Erika Lagoma, Xabier Legarreta eta Ander Fuentes 'Itturri' puntuazinoari esker. Aitagarria, Ander Fuentes 'Itturri' dala finalean lehenengoz kantauko dauen bertsolari bakarra.


Antsoaingo saioa

1.- Julio Soto 334 puntu.
2.- Erika Lagoma 331
3.- Xavbier Legarreta 'Arano 316
4.- Ander Fuentes 'Itturri' 307,5
5.- Joxe Juan Zubieta Etxabe 298,5
6.- Iñaki Aleman 290


Finalerako sailkatuak

1.- Xabier Silveira 336 puntu.
2.- Julio Soto 334
3.- Iñigo Olaetxea 322,5
4.- Erika Lagoma 321
5.- Xabier Legarreta 'Arano' 316
6.- Julen Zelaieta 308,5
7.- Jon Barberena 308
8.- Ander Fuentes 'Itturri' 307,5


Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala martiaren 21ean jokatuko da Elizondoko Lur dantzalekuan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Finalerako sarrerak 10 euroan dagoz salgai Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, eta 15 euro ganerakoentzat (16 urtetik beherakoentzat, 10 euro).

Sarrerak aldez aurretik eros daitekez Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Karrikadendan (Xabier karrika, 2. Iruñea).

Ohikoa danez, finalaren ostean afari mundiala egingo da Elizondon bertan. Aurten, Antxitonea jatetxe-trinketean da afaria. Afariaren prezioa 20 eurokoa da, eta lekua mugatua da, beraz, afarira joan gura izan ezkero, aldez aurretik erreserbea egitea komenidu da. Sarreren edota afarirako erreserbak egiteko: 948143747 telefonoa edo nafarroakotxapelketa@bertsozale.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu