'Bilbao Distrito Jazz' ekimenak jazz doinuz jantziko ditu Bilboko udaltegiak martian eta apirilean

Bizkaie! 2009-03-05 17:34   Musikea

Programearen hamargarren edizinoa da aurtengoa, uriburuko agenda kulturalean guztiz errotuta dagoana eta areto desbardinetan dobako jazz kontzertuak eskaintzen dituana.

'Bilbao Distrito Jazz' programearen hamargarren edizinoa da aurtengoa, uriburuko agenda kulturalean guztiz errotuta dagoana eta areto desbardinetan dobako jazz kontzertuak eskaintzen dituana. Martian eta apirileko hilabeteetan, estilo desbardinetako nazinoarteko hainbat talde izango dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Sailak antolatutako ekimen honetan.

Aurtengo barritasuna Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldien aretoa kontzertu ekitaldietarako erabiliko dala da, hirurehun jarleku dituan aretoa, orain arteko aretorik handiena, izan be, izan be, udaltegiek edukiera txikiagoa daukie. Kontzertu guztiak arratsaldeko zortziretan hasiko dira. Egitarauan, nazinoarteko talde ezagunak eta hemengo musikariak tartekatzen dira.


Kontzertuak

Lehenengo kontzertua martiaren 6an izango da Barrainkuako udaltegian, Mikel Bikandi Quartet bizkaitar kitarrajole eta konposatzailea buru den bertoko taldeagaz (bertan behera). Martiaren 13an, La Bolsa Alde Zaharreko udaltegian, Kevin Brown bateriajoleak 'Koptor' bere azken diskoa aurkeztuko dau.

Hurrengo astean, martiaren 20an, Edward Pérez 4tet New York uriko kontrabajujoleak bere hirugarren diskoagaz etorriko da, perkusinagaz eta afro-latindar errimoak jazz tradizionalagaz buztartuz Deustuko udaltegian.

'Bilbao Distrito Jazz' egitarauaren liburutegiko estreinaldia martiaren 27an Juan De Diego Trío taldeagaz izango da, Bartzelonan finkatuta dagoan bilbotar tronpetajolea buru dala, 'Panza de burro' bere azken diskoagaz jatorkuna. Tronpetajole heterodoxoa eta melodiagile ona, De Diegok hirukote batean batzen dau dana: tronpetea, gitarrea eta bateria.

Joel Harrison & Christian Howes Quartet. Gitarrajolea, konposatzailea eta abeslaria, Joel Harrison definitzeko gatxa dan musikaria da. San Frantzisko udaltegian izango da apirilaren 3an.

Martin Leiton Band Medium proiektua aurkeztera dator apirilaren 17an Begoñako udaltegira. Saxoak, tekladuak, kontrabaju/baju elektrikoak eta bateria, jazz, nu-jazz, funk, latino eta hainbat estilotan.

Ametzolako ohiko kontzertua izango da zikloari amaiera emongo deutsona apirilaren 24an, egitarauko ekimen klasikoa. Asstrio Bartzelonako hirukotea izango da protagonistea, gitarrea eta bateria jazz, funk eta rockagaz konbinauta.

Sarrerea librea eta dobakoa da aretoetako edukierak bete arte. Horregaitik, kontzertura joateko interesa dabenek ordu bi lehenago jaso beharko ditue gonbidapenak kontzertua izango dan lekuan (gehienez, personako 4).

Bestalde, Bilboko Udal Liburutegi sarean jazz lanen bilduma zabala eskaintzen da mailegu moduan hartzeko.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen honek hainbat helburu ditu: uriko auzoetan musika-genero gitxituak zabaltzea; 1991z geroztik astero zuzeneko ekitaldiak antolatzen dituan Bilbaína Jazz Club alkartearen lanari laguntzea; bertoko musikariei zuzenean joteko aukerea emotea; edota auzoetako kultur programazinoaren kalidadea handitzea.


Egitaraua

Martia:
6: Mikel Bikandi Quartet (Barrainkua Udaltegian, 20:00etan)
13: Kevin Brown Ridd Quartet (La Bolsa Udaltegian, 20:00etan)
20: Eduardo Pérez Quartet (Deustuko Udaltegian, 20:00 hetan)
27: Juan De Diego Trio (Bidebarrieta Liburutegian, 20:00etan)

Apirila:
3: Joel Harrison & Christian Howes Quartet (San Frantzisko Udaltegian, 20:00etan)
17: Martin Leiton band (Begoñako Udaltegian, 20:00etan)
24: Asstrio (Ametzolako tren geltokian, 20:0etan)

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu