Lea-Artibai taldea Bertsolari gazteen XVII. BBK Sariketako finalaurrekora

Bizkaie! 2009-03-05 17:33   Bertsolaritzea

Sariketa honetan aurten, saioak sailkapen-izaerakoak dira eta galtzailea, Busturialdea, eliminauta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasetan da. Beraz, finalaurrekora pasetan dan taldea Lea-Artibai da eta hilaren 16an, igazko irabazlea dan Bilboaldeko taldeagaz neurtu beharko ditu indarrak.

Markinan ekin jakon bart Sariketeari, Lea-Artibai eta Busturialdeko taldeen arteko saioagaz. Saioa Markinako Lea-Artibai ikastegian jokatu da, 200 ikusleren aurrean eta giro ezin hobean, kantari ari zirea bertsolarietako batzuk, ikastegian bertan ibilitakoak baitziran, beraz, entzuleen ikaskideak. Aurkezle lanetan Maite Berriozalbal ibili da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe adituek osotu dabe.

Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak:

LEA ARTIBAI

BUSTURIALDEA

18 urte arte

Nerea Ibarzabal
Josune Aramendi
Elene Lejartegi

Nagore Beitia
Jone Larrinaga
Aitor Beitia

19-24 urte bitartean

Xabier Iturraspe
Xabat Galletebeitia Eneko Arrate

Olatz Ibarluzea
Ander Elortegi
Amaia Uribe

eta honeek lortutako puntuazinoak:

LEA ARTIBAI

BUSTURIALDEA

18 urte arte

178

177,5

19-24 urte

248

242

Danetara

426

419,5

Sariketa honetan aurten, saioak sailkapen-izaerakoak dira eta galtzailea eliminauta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasetan da. Beraz, finalaurrekora pasetan dan taldea Lea-Artibai da eta hilaren 16an, igazko irabazlea dan Bilboaldeko taldeagaz neurtu beharko ditu indarrak.

Datorren astean jokatuko dira sailkapeneko saioak eta hurrengoetan finalaurrekoak eta finala.

Sailkapen-saioak

Eguna

Taldeak

Lekua

Ordua

2009/03/09

Durangaldea - Ipar Uribe

Durango: institutua

12:00

2009/03/10

Arratia - Enkarterri

Igorre: Lasarte kultur aretoa

11:30

Finalaurrekoak

Eguna

Taldeak

Lekua

Ordua

2009/03/16

Bilboaldea - Lea Artibai

Bilbo: Txurdinagako G. Aresti inst.

11:45

2009/03/18

9ko eta 10eko irabazleak

Derio: Txorierri BHI institutua

12:15

Finala

Eguna

Lekua

Ordua

Martiaren 27a, barikua

Kafe Antzokia - Bilbo

19:00

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu