Lankidetza hitzarmena sinatuko dabe HAEEk eta Labayru Ikastegiak
2009-03-06 09:45 Euskerea berbagaiIVAP-HAEEk eta Labayru Ikastegiak lankidetzarako hitzarmena sinatuko dabe, erakunde biok hizkuntza arloan, eta administrazinoan erabilteari begira batez be, alkarregaz egin leikien bidea bateratzeko. Hitzarmena urtebeterako da, alde biak ados egon ezkero, urtez urte barritzeko aukereagaz.
IVAP-HAEEk eta Labayru Ikastegiak lankidetzarako hitzarmena sinatuko dabe, erakunde biok hizkuntza arloan, eta administrazinoan erabilteari begira batez be, alkarregaz egin leikien bidea bateratzeko. Hitzarmena urtebeterako da, alde biak ados egon ezkero, urtez urte barritzeko aukereagaz.
Lankidetzarako gaiak ondokoak dira:
· Erakunde bien artean euskerearen gaineko ikerketak eta erabilerea indartzeko egitasmoak preparau eta aurrera atarako ditue.
· Lege eta administrazino arloetako testu eta agirien hizkuntzearen kalidadea hobetzeko egitasmoetan bat egingo dabe.
· Alkarregaz banatuko ditue bakotxak bere aldetik daukazan corpusak, lexikografiakoak, esamoldeenak, hiztegiak.
· Bakotxaren kulturako eta ikerketako ondareak, artxibo eta liburutegiak kontsultetako bidea zabalduko deutse alkarri.
· Euskerea administrazinoan erabilteagaz lotutako argitalpenak alkarrgaz egitea bultzatuko dabe.
· Berbaldi, jardunaldi, mintegi… eta antzeko ekitaldiak eratzekotan, alkarregaz jokatzeko bidea bultzatuko dabe.
Hitzarmen honek aurretik egindako bide luzea dauka aurrekaritzat. Hogei urtetik gora da Labayru Ikastegiak IVAPi zerbitzua emoten deutsola, administrazinoan euskerea erabilteko eta euskera egokia erabilteko helburuagaz egiten diran jardueren bitartez.
Orain beste pauso bat egin da, erakunde biok alkarregaz proiektuak aurrera ataraateko.
Hitzarmena sinatzeko ekitaldia gaur, martiak 6,izango da Bilbon, Eusko Jaurlaritzearen egoitzan, (Kale Nagusia, 85) eta bertan izango dira Jon Urrutia, IVAPeko zuzendaria eta Adolfo Arejita, Labayru Ikastegiaren zuzendari ondokoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!