Salgai honezkero Neil Young Donostian ikusteko sarrerak

Bizkaie! 2009-03-10 13:38   Musikea

Neil Young Kanadako musikaria maiatzaren 31n izango da Donostiako Anoeta belodromoan, Get In enpreseak egunotan jakinarazo dauenez. Sarrerak salgai dagoz honezkero 60 euroan gehi banaketa gastuak.

Neil Young Kanadako musikaria maiatzaren 31n izango da Donostiako Anoeta belodromoan, Get In enpreseak egunotan jakinarazo dauenez. Bartzelonan, Primavera Sound Jaialdian be kantauko dau baina Euskal Herrian Donostiako izango da Neil Young zuzenean ikusteko aukera bakarra.

Kanadako Torontoko musikariak 'Fork in the road' lana aurkeztuko dau Gipuzkoako uriburuan. Danetara, 10 abesti ditu diskoak eta apirilaren 7an ikusiko dau argia.

Abeslari emonkorra da Neil Young eta Buffalo Springfield eta Crosby, Still, Nash & Young itxi ostean, rock, country, folk eta blues estiloak jorratu izan ditu bakarka. 'After the goldrush' (1970), 'Harvest' (1972), 'On the Beach' (1974), 'Zuma' (1975), 'Comes a time' (1978), 'Old Ways' (1985) edo 'Life' (1987) dira lanik aitagarrienak.

Gogoratuko dozuenez, Neil Young Donostiako Zinemaldian izan zan igaz, bere bizitzearen inguruko dokumentala estreinau ebelako orduan, Jonathan Demmeren 'Neil Young: heart of gold', hain zuzen be.

Neil Youngek Donostiako Anoeta belodromoan emongo dauen kontzerturako sarrerak, gaur, martiak 10 jarri ditue salgai ticketmaster sarean, 902 150025 zenbakian eta www.ticketmaster.es webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu