Korrika 16ri atxikimendu publikoa adierazo deutso Anitzak herri ekimenak
2009-03-09 16:36 Euskerea berbagaiHego Euskal Herrian orain hiru urte sortu zan Anitzak, Euskal Herritik kanpo etorritako personez osotutako herri ekimena.
Bilboko Kalderapeko kultur gunean alkartu dira gaur, martiak 9, Korrika 16ren arduradun Edurne Brouard eta Andrea Heuschmid eta Markos Nanclares, Anitzak kolektiboaren partaideak.
Hego Euskal Herrian orain hiru urte sortu zan Anitzak, Euskal Herritik kanpo etorritako personez osotutako herri ekimena. Anitzak-eko kideen jatorria askotarikoa da (Espainiar eta frantses estaduetako hainbat herri, Europako Batasuna eta Europako Batasunaz kanpoko lurralde eta herri anitzekoak) eta 'migratzaileen eskubideak eta Euskal Herriari, nazino moduan, jagokozan eskubideak bateragarriak dirala sendo sinistuta dagoz'.
Anitzak kolektiboaren bozeroaileek euskalduntzeko eskubidea bermatzeko eskaerea egin deutse instituzinoei eta AEK-k alor horretan egiten dauen lana eskertu dabe. Brouardek, Korrika 16ren leloari erreferentzia eginez, ondoetorria egin deutse gero eta gehiago dirala euskerara hurreratzen diran inmigranteak azpimarratu dau eta 'AEK eta Korrikaren erronkea gizartea euskalduntzea dala'.
Anitzak ekimenak eta Korrika 16k bat egiten dabela adierazoteaz gan, martiaren 15ean (domekan), 18:00etan, Oreretako Niessen aretoan, Korrikak eta Anitzak herri ekimenak alkarlanean sortutako eta Korrika Kulturalaren barruan estreinauko dan Anitzak hitzak ikuskizunaren aurrerapen bat egin dabe MC Lahaine hip-hop abeslariak eta Asier Ercilla eta David Nanclares musikariek. Agerraldian ikuskizunaren produktorea, Eneko Aldai (Gazteok), egon da.
Anitzak Hitzak bat-batekotasunean oinarritutako migrazinoaren inguruko hitzaldia plazaratzen dau. Anitzak alkartearen eskutik sorturiko proiektu honek musikea, bertsolaritzea, hip-hop-a eta multimedia nahasten ditu. Pantaila erraldoi bat, 5 bideo sortzaile, 2 musikari eszenan eta MC (hip-hop abeslaria) eta bertsolari bana ibiliko dira. Bertsolari lanetan Xabier Silveirak jardungo dau.
Anitzak ekimenaren bozeroaileek ikuskizunera hurreratzeko konbita luzatu deutse norbanako guztiei. Bide batez, Tuteran martiaren 26an hasi eta Gasteizen apirilaren 5ean amaituko dan 16. Korrikan parte hartzeko deia egin deutse gizarte osoari. Baina, batez be, Anitzak kolektiboak Bilbon apirilaren 3an egingo dauen kilometroan eta egun horretan bertan Bilborock aretoan egongo dan Korrika jaian parte hartzeko eskari berezia luzatu deutse norbanako guztiei.
Esan bezela, Anitzak Hitzak Oreretan estreinauko da, baina ikuskizun honetaz gozetako aukera gehiago egongo dira: martiaren 28an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, 22:00etan eta apirilaren 3an, 22:00etan, Bilboko Bilborrock aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!