76.000 lagunetik gora batu dira Bilbao BBK Live 2010 jaialdian

Bizkaie! 2010-07-12 10:34   Musikea

Joandako zapatuan amaitu zan aurtengo Bilbao BBK Live Jaialdia eta antolatzaileak pozik dagoz bai hurreratu dan jente kopuruagaitik eta bai aurtengo maila artistikoagaitik be, izan be, 76.000 lagun baino gehiago batu ditu aurtengo edizinoak. Danetara, 76.579 lagun izan dira Kobetamendiko kontzertuakaz gozetan.

Joandako zapatuan amaitu zan aurtengo Bilbao BBK Live Jaialdia eta antolatzaileak pozik dagoz bai hurreratu dan jente kopuruagaitik eta bai aurtengo maila artistikoagaitik be, izan be, 76.000 lagun baino gehiago batu ditu aurtengo edizinoak. Danetara, 76.579 lagun izan dira Kobetamendiko kontzertuakaz gozetan eta antolatzaileen prebisino guztiak bete dira. Jaialdiko lehenengo egunean, eguenean, 24.257 lagun sartu ziran Kobetamendin eta jente gehien Rammstein alemaniarrek erakarri eben. Barikuan, hilaren 9an, 31.432 lagun batu ziran eta azken egunean, hilaren 10ean, 20.890 izan ziran kontzeruakaz gozau ebenak.

Jaialdiko lehenengo egunean, eguenean Rise To Fall bilbotarrek zabaldu eben egitaraua eta hortik aurrera, Volbeat, Slayer, Anti-Flag, Bullet for My Valentine, Rise Against, Rammstein eta Skunk Anansieren kontzertuak izan ziran. Jentetsuean Rammstein taldearena izan zan.

Jente geghien barikuan alkartu zan. Egun horretan, Alice in Chains eta Pearl Jam izan ziran protagonista baina tartean izan ziran Cápsula, Gómez, Coheed&Cambria, Paul Weller, Wild Beasts, Dropkick Murphys, Biffy Clyro eta Gogol Bordello be.

Azken egunean, zapatuan, Manic Street Preachers eta Faith No More entzute handiko taldeen txandea izan zan, Zain, The Macabees, Jeff Tweedy, Feeder, Jet, Los Campesinos!, Eraso eta The Soundtrack of our Lives taldeakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu