Gu ez gara izango Nafarroako Yaakuak
2010-07-07 16:55 Euskerea berbagaiKeniako ipar-erdialdean, yaakueraz berba egiten ebenak bilera publiko bat egin eben, euren etorkizunaz erabagiteko. Bilera haretan, bi ideia nagusitu ziran: batetik, masaien hizkuntzak eta ohiturek yaakuenak baino prestigio handiagoa ebela, eta, bestetik, masaiera yaakuera baino egokiagoa zala etorkizuneko erronketarako.
Keniako ipar-erdialdean, yaakueraz berba egiten ebenak bilera publiko bat egin eben, euren etorkizunaz erabagiteko. Bilera haretan, bi ideia nagusitu ziran: batetik, masaien hizkuntzak eta ohiturek yaakuenak baino prestigio handiagoa ebela, eta, bestetik, masaiera yaakuera baino egokiagoa zala etorkizuneko erronketarako. Bi ideia horreetan oinarrituta, yaakuera erabilteari itxi eta aurrerantzean masaieraz berba egitea erabagi eben.
Lingua navarrorumaren kontrako hizkuntz politikearen bidez, emoten dau Nafarroako Gobernuak gauza bera lortu nahi dauela euskaldunakaz.
Zelan ez dogu, ba, hori pentsauko? Euskerazko hedabideen kontrako neurriak, murrizketak euskera zerbitzuei, Euskararen Plan Estrategikoa bertan behera, funtzionario izateko deialdietan euskerearen garrantzia hutsaren hurrena izatea, helduen euskalduntzerako trabak, osasun zerbitzuetako etenbako erdalduntzea, euskerazko irakastereduen kontrako politikea, euskalgintzako taldeen kontrako erabagiak, euskerearen alorreko diru laguntza politikak, Euskarabidearen bide antzua, euskereari buruzko adierazpen publikoak, Nafarroako Arartekoaren gomendioei muzin egitea…
Fronte asko ditu zabalik Nafarroako Gobernuak euskerearen eta euskaldunen kontra, gure etsipena handitu eta suizidio linguistikora bultzatzeko.
Erabagi politiko horreen aurrean, maiatzaren 15ean, Iruñean, milaka lagun batu ginan, Nafarroan euskeraz biziteko eskubidearen alde. Lelo haren atzean, ez dagoz norbanakoak bakarrik, kolektibidade osoak dagoz: seme-alabak euskerazko ikastereduetan matrikuletan dituen gurasoak, euskalgintzako taldeak, euskalduntzen dabilzan helduak, euskerazko hedabideetan dabiltzanak, eta, zelan ez, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeko udalerriak: euskerea ofiziala ei dan zonaldean euskaldunen gehiengo handi bat daben udalerriak, eta, gainera, euskeraz biziteko apustua berresteko, beste herrialdeetako udalerriakaz bat egin daben herriak. Beste modu batean esanda, herri sarreretan 'Euskeraz bizi gara' kartela kokatuta, euskerearen gotorleku izaten jarraitu nahi daben udalerriak.
Sarritan, Euskal Herrian euskeraz biziten ixten ez deuskuenak horma bat legez ikusten doguz. Nafarroan be holan ikusi ohi dogu bertako gobernua: begitantzen jaku haren kontra egitea horma baten kontra burua joten ibiltea lakoa dala.
Badakigu zertaz gabilzan. UEMAko udalen eragin esparru nagusietako bat administrazinoa da. Nafarroako UEMAko udalak egunero ibilten dira Nafarroako Gobernuaren hizkuntz estremismoaren ondorioak sufriduten, ahozko nahiz idatzizko hartu-emonetan euskereak tokia dauela aldarrikatzen ez eze erabilten be bai, eta holan jarraituko dabe, euskerearen aldeko aldarrikapenik onena euskerearen erabilerea delako. Gureak, gure hizkuntz errealidadeak eta gure nahiak, tokia izan behar dauelako, Nafarroan beste herrialdeetan bezainbeste. Sinistuta gagozalako Nafarroatik euskerea kentzea Espainiatik gaztelania kentzea bezain absurdoa eta bidebakoa dala.
Eta gagoz alorrez alor erabagi bera hartu dabela euskerearen aldeko eragile askok, Euskal Herriko ganerako herrialdeetan bezela Nafarroan be bai. Eta gagoz gu guztiok garela benetako horma. Eta gagoz Nafarroako Gobernuak behin eta barriro gure kontra eginez pitzadurak baino ez dituala egingo. Eta gagoz pitzadurak eginagaitik be ez duaela hormea botatea lortuko. Gu ez garelako Nafarroako yaakuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!