'Bagare' lemapean, Laudioko ikastoleak antolatuko dau 2011ko Araba Euskaraz

Bizkaie! 2010-07-12 02:00   Euskerea berbagai

2011ko bagilaren 19an, Laudion ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaialdia. 1983, 1993 eta 2000. urtekoen ondoren, Laudiok laugarrenez jasoko dau Araba Euskaraz eta data gogoangarrian, Laudioko Ikastolearen 40. urteurrenean, hain zuzen be.

2011ko bagilaren 19an, Laudion ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaialdia. 1983, 1993 eta 2000. urtekoen ondoren, Laudiok laugarrenez jasoko dau Araba Euskaraz eta data gogoangarrian, Laudioko Ikastolearen 40. urteurrenean, hain zuzen be.

Aukeratutako leloagaz, 40 urteko ibilbide horri, eta orain lau hamarkada bidea hasi eben pertsonei omenaldia egingo jake. Leloagaz batera dagozan 'Izan ziralako gara, garelako izango dira' esaldiek ideia horretan sakontzen dau, eta ikastolen lehenengo pausuetan lagundu eben euskaltzaleak gogora ekarten dituala azaldu dau Ainhoa Uriarte Laudio Ikastolako buruak: euskara eta euskal kulturearentzat sasoi ilun eta gogorrak izan ziran, baina pertsona askok indarra eta pasinoa jarri eben ikastolen egitasmoetan; indar hori berreskuratu nahi dogu datozen belaunaldiei emoteko'.

'Laudio Ikastolatik ia 3.000 ikasle pasau dira 40 urteko ibilbidean eta horreei herri euskalduna zor deutsegu', adierazo dau Juankar Bermejo ikastolako zuzendariak. Ikastolea sortu zanean, 1970ean, herritarren % 3 baino ez ziran euskaldunak Laudion. Eustatek 2006an emondako datuen arabera, barriz, euskaldunen portzentajea % 26,54koa zan ordurako.

Laudio ikastolearen erreferentzialtasuna eta eragina handitzeko ahalegina egingo dabela adierazo dabe antolatzaileek, izan be, 1971. urtean, ikastolea eratu ondoren, inguruan D eredua eskaintzen eben beste egitasmo batzuk sortu zirala gogorarazo dabe. Laudio euskalduntzeko prozesuan be lagundu dauela nabarmendu dau Bermejok, eta lan hori egiten jarraituko dabela gaineratu dau. Esangura horretan, aitatu lan hori egin ahal izateko eraikinak zaharbarritzeko inbertsinoa egin beharko dala esan dau eta, beraz, 2011ko Araba Euskaraz jaiak hobekuntza horreei ekin ahal izateko dirua batzeko helburua izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu