Bidaiakaz lotutako bideo labur bitxiak sarituko ditue ‘Bidaiari Dubi Dubi’ lehiaketan
2010-07-12 15:50 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bidaiakaz lotutako bideo labur bitxiak sarituko dituan ‘Bidaiari Dubi Dubi’ lehiaketea deitu dau. Ekimena orain zazpi urtetik hona, Begoñako barrutira, bidaia eta abenturakaz erlazionautako tailerrak, berbaldiak, mundu osoko musika kontzertuak, proiekzinoak eta erakusketak eroaten dituan 'Bidaiariaren txokoa' programearen barruan sartzen da.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bidaiakaz lotutako bideo labur bitxiak sarituko dituan ‘Bidaiari Dubi Dubi’ lehiaketearen lehenengo edizinoa deitu dau. Ekimena orain zazpi urtetik hona, Begoñako barrutira, bidaia eta abentura handiakaz erlazionautako tailerrak, berbaldiak, mundu osoko musika kontzertuak, proiekzinoak eta erakusketak eroaten dituan 'Bidaiariaren txokoa' programearen barruan sartzen da.
Lehiaketea 18 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta. Bideoen gehieneko iraupena hiru minutukoa izango da, eta bertan, bidaia bateko zenbait lekuren eta bidaia hori egin daben pertsonearen edo pertsonen irudiak jaso beharko ditu. Horrezaz gan, norberak sortutako edo egile eskubiderik ez dauen musikea be izan beharko dabe bideoek. Parte-hartzaileek irudi horreek non hartuta dagozan adierazo beharko dabe, eta azken eszenan bideoaren egileak aitatuko dira eta, beharrezkoa balitz, baita bideoak jasoten dauen melodiaren egilea be.
Bideoaren artxiboak ez dau 10 MB baino gehiago hartuko, eta mp4, 3gp, wma, avi edo mpg formatuan egon beharko da. Bideoak internet bitartez aurkeztu beharko dira, izen emote formularioa betez, honako helbide honetan: www.bilbao.net/dubi-dubi. Lehiaketarako bideoak aurkezteko epea urriaren 1etik 15era bitartekoa izango da.
Epaimahaiaren erabagia urriaren 29an jakinarazoko da, eta sariak banatzeko ekitaldia zemendiaren 3an egingo da, Begoñako udaltegian. Lehen sailkatuak, diplomaz gan, 600 euroko saria jasoko dau; bigarrenak, 300 eurokoa; eta hirugarrenak, 3 eguneko (2 gau) egonaldia, Landa Hotel batean sei pertsonarentzat (gehienez be).
Epaimahaiaren buru Ibone Bengoetxea, Kultura eta Hezkuntza Saileko Zinegotzi Eskuordetua izango da. Horrezaz gan, gitxienez, bidaietan eta ikus-entzunezkoetan adituak diran bi lagunek be eratuko dabe. Epaimahaiak honako puntu honeek balorauko ditu, besteak beste: bideoen orijinaltasuna eta sorkuntzea, erakusten diran lekuen aukeraketea, aukeratu dan melodia eta bideoaren konposizino osoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!