XIV. Durangaldeko Azoka Ekologikoa Elorrion

Bizkaie! 2010-07-08 14:07

Elorrixa Elorrioko ekologi taldeak datorren domekarako, hilak 11, XIV. Durangaldeko Azoka Ekologikoa antolatu dau. Azoka hau Bizkaiko mota honetakoen aintzindari dogu. Udalak Balendin Berrio-Otxoaren ospakizunen artean sartu dau aurten azoka hau.

Danetara, hogeita lau postu izango dira produktu eta elikagai desbardinakaz: ortukariak, arrautzak, frutu txikiak, ogia, mermeladea, euskal pastela, txakolina, sagardaoa, kimu ekologikoak, sendabelarrak, artzai eta behi gaztaiak, gozokiak, txanpuak eta xaboiak...

Salmenta postuetatik lau izango dira Durangaldekoak eta ganerako gehienak Bizkaikoak. Horreez gan, bakan batzuk Gipuzkoa eta Arabatik etorriko dira.

Azokearen helburak honakoak dira: elikagai osasuntsuen kontsumoa bultzatzea, ingurumenagazko errespetuzko produktuen produkzinoa ezagutzera emotea eta ahal dalarik, gure lurrean hazitako produktuak sustatzea. Bestalde, mundu globalizatu honetan hain beharrezko ikusten dogun elikadura subiranotasunaren alde egiten daben produktoreen lana eta konpromisoari be eskerrak emoteko modua be bada azoka hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu