'Felipe Egiguren. Benetako abertzalea. Un abertzale integro' liburua aurkeztuko dabe gaur
2010-07-09 10:33 KultureaBildumearen helburua Euskadik bizirik irauteko eta beraren askatasunaren alde dana emonda, gaur egun euskal gizartearentzat ezezagunak diran euskaldun hareetako askoren bizipenak eta esperientziak ahanzturatik berreskuratzea da.
Liburua gaur, hilak 9, goizean aurkeztuko dabe Bilbon Andoni Ortuzar, BBBko EAJko presidenteak, Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Juan Mª Atutxa, Sabino Arana Fundazinoko lehendakariak, Joseba Agirre, Agirre lehendakariaren semeak eta Jose Agustin eta Kepa Egiguren, Felipe Egigurenen semeak. Arratsaldean, barriz, Ondarroan jentaurrean aurkeztuko dabe Kofradia Zaharrean.
Aitatu bildumearen helburua Euskadik bizirik irauteko eta beraren askatasunaren alde dana emonda, gaur egun euskal gizartearentzat ezezagunak diran euskaldun hareetako askoren bizipenak eta esperientziak ahanzturatik berreskuratzea da.
Abertzale hareetako bat da liburu honertan protagonista: Felipe Egiguren (Ondarroa, 1903 — Bartzelona, 1973), Gerra Zibila eta diktadura frankistea sufridu behar izan zituen euskal herritar belaunaldi haren adibideetako bat. Argitalpenak haren oroipenak jasoten ditu, jaio zanetik (Ondarroan, 1903an) 1945era artekoak, gerrako eta gerraosteko urteetakoak batez be.
Liburuan kontetan danaren interesa berbagai dituan zenbait pasadizoren deskripzinoan datza: Ondarroako bizitza Primo de Riveraren diktaduraren sasoian, eta Egigurenek aurkezten deuskun errepresino frankista gogo haren azalpena, besteak beste. Errepresinoa berak be sufridu behar izan eban zuzen-zuzenean, 1937tik 1945era bitartean zenbait kartzela eta kontzentrazino-esparrutan izan zalako.
Horregaz guztiagaz batera, irakurleak oinarriko militante jeltzale baten bizitzaren deskripzinoa be topauko dau
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!