Liburuetatik kanpo poesia zabaltzeko erabili izan diran bideak aztertuko ditue Bilbon
2010-07-12 15:59 jardunaldiakBAK, Bilbao Arte eta Kultura ikastaroen barruan, garagarrilaren 13tik 15era, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano eta Itxaro Borda lako egilek hartuko dabe parte Jon Kortazarrek eta Iratxe Retolazak koordinautako ikastaroan. Hitzordua Bilbon izango da, UPV/EHU-BBK Etxean, Alde Zaharrean.
BAK, Bilbao Arte eta Kultura ikastaroen barruan, garagarrilaren 13tik 15era, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano eta Itxaro Borda lako egilek hartuko dabe parte Jon Kortazarrek eta Iratxe Retolazak koordinautako ikastaroan. Hitzordua Bilbon izango da, UPV/EHU-BBK Etxean, Alde Zaharrean.
Poesia idatzia hedatzeko eta jendarteratzeko askotariko ikuskizunak (errezitaldiak, antzerkia, dantza...) baliatu izan dira. Ikastaro honek poesia hedatzeko erabili izan diren bide horiek aztertzea izango du helburu, eta poesia bide horien bitartez hedatzeak sortzen dituen aukerak eta sortzen dituen mugak aztertuko dira. Horretarako, euskal poesia izango dugu aztergai nagusi, baina ikuspegi zabaldu ahal izateko, ikastaroaren azken bi egunetan Galiziako irakasleen ekarpena bilduko dira, hor zehar poesia eta ikuskizunaren artean egon izan den elkarlan horretaz ere zenbait gogoeta jasotzeko.
Egitaraua
Garagarrilak 13
09:15ean: 'Gabriel Arestiren poesia agertokietan'. Hizlaria: Iñaki Aldekoa (UPV/EHU).
10:45ean: 'Poesia eta musika: Jose Luis Otamendi'. Hizlaria: Ibon Egaña (UPV/EHU).
12:15ean: 'Poesia eta musika'. Hizlaria: Harkaitz Cano.
Garagarrilak 14
09:15ean: 'Bar Puerto, poesia eta ikuskizuna'. Hizlaria: Jon Kortazar (UPV/EHU).
10:45ean: 'Itxaro Borda eta Maddi Oihenart: poesia eta musika elkarlanean'. Hizlaria: Itxaro Borda (UPP Baiona).
12:15ean: 'Bar Puerto ekimena'. Hizlaria: Kirmen Uribe.
Garagarrilak 15
09:15ean: 'Hnuy illa, poesia dantzagai'. Hizlaria: Iratxe Retolaza (UPV/EHU).
10:45ean: 'Rosalía 21' eta 'Labregos dos tempo dos spútniks': poesia galegoa ikuskizun. Hizlaria: Isaak Lourido (USC Santiago de Compostela).
12:15ean: 'Maitasun poemak XXI. mendeko poesia peformance-etan'. Hizlaria: Cornelia Grabner (USC Santiago de Compostela).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!