Pirineos Sur, Munduko Kulturen XIX. Nazinoarteko Jaialdia garagarrilaren 8tik 25era

Bizkaie! 2010-07-08 11:01   Musikea

1810-2010, Latinoamerikar herrien independentziaren bigarren mendeurrena gogoan, Latinoamerikako herrialdeak ardatz hartuta egingo da aurten Huescan, Pirineos Sur Jaialdia. Mexiko, Argentina, txile, Kolonbia, Venezuela, Peru, Puerto Rico, Maroko eta Argeliako doinuak ez eze, Aragoiko bertako taldeak zein Catalunyakoak be entzuteko modua izango da.

1810-2010, Latinoamerikar herrien independentziaren bigarren mendeurrena gogoan, Latinoamerikako herrialdeak ardatz hartuta egingo da aurten Huescan, Munduko Kulturen XIX. Jaialdia. Mexiko, Argentina, txile, Kolonbia, Venezuela, Peru, Puerto Rico, Maroko eta Argeliako doinuak ez eze, Aragoiko bertako taldeak zein Catalunyakoak be entzuteko modua izango da. Aragoiko Pirineotan, Lanuzan eta Sallent de Gallegon eskainiko ditue emonaldiak eta aurten, barrikuntza legez, aitatu bi herri horreen artean eregitako auditorio barrian be izango dira ekitaldiak.

Kartelari erreparauta, datozen egunotan taula gainean izango dira, besteak beste, Rachid Taha, Magrebeko musikaria, Totó La Momposina Kolonbiako bakarlaria, Inti-Illimani txiletar taldea, Los Amigos Invisibles, grammy sarietarako izentautako venezuelar taldea, Molotov mexikarrak, Albert Pla catalunyarra, Leon Niego argentinarra, Calle 13 Puerto Ricoko taldea eta Fito Paez argentinarra. Horrezaz gan, aurtengo Pirineso Sur Jaialdian, Alí Farka Touré afrikar musikari ospetsua omenduko dabela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu