Arte Eszenikoetako Max Sarien 14. edizinoan izena emoteko epea zabaldu da

Bizkaie! 2010-07-09 15:49   sariak-autortzak

Izena emoteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Deialdi honetan, 2009ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra arte estreinautako, barriro estreinautako edo biran egondako muntaia guztiek parte hartu ahal izango dabe: antzerkia, antzerki musikala, umeentzako ikuskizuna eta jantza arloetakoak.

Arte Eszenikoetako Max Sarien 14. edizinoa abian da, eta izena emoteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Deialdi honetan, 2009ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra arte estreinautako, barriro estreinautako edo biran egondako muntaia guztiek parte hartu ahal izango dabe: antzerkia, antzerki musikala, umeentzako ikuskizuna eta jantza arloetakoak.

Horrezaz gan, behar dan moduan erregistrauta egon beharko dira SGAE erakundean. Konpainia profesionalek egindako lanak baino ez dira kontuan hartuko, SGAEko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Max Sariak 1998. urtean sortu ziran, Frantziako Moliere, Britainia Handiko Olivier edo Broadwayko Tony sarien ereduei jarraituz, arte eszenikoetako artisten eta profesionalen talentua suspertu eta saritzeko asmoz.

Ezaugarri bereizgarririk badauka, edizino bakotxa Estaduko uri desbardin batean egiten dalako. Sortu ziranetik, Max Sariak honako uri honeetan egin dira: Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia, Vigo, Zaragoza, Guadalajara, Bilbo eta Kanaria Handia. Hori dala eta, arte eszenikoen urteko uriburua izan da uri bakotxa.

Sari ospetsu honeei buruzko informazino guztia www.premiosmax.net webgunean dago ikusgai. Bertan, sarietan parte hartzeko beharrezkoak diran izapide guztiak be egin ahal izango dira, hautesleen zentroan parte hartu ahal izango da (profesionalak baino ez) eta konpainiaren edo produkzino-etxearen izena emon ahal izango da.

Bestalde, Max Sarietako lehenengo eta bigarren botazino-txandetarako hauteslea izan nahi dauen edozeinek egiztapen-eskabidea bete ahal izango dau; www.premiosmax.net webgunean dago eskuragarri. Funtsezkoa da arte eszenikoetako profesionalek parte hartzea, lankideen lana balioetsi eta onesteko orduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu