‘Habitus Mundi’ ikuskizuna Arrasate, Santurtzi eta Zarautzen ikusgai
2010-07-05 16:31 KultureaJoan dan maiatzean Leioako Umore Azokan estreinau eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria jaso ondoren, ‘Habitus Mundi’ ikuskizuna Euskal Herriko kaleetara dator barriro.
Joan dan maiatzean Leioako Umore Azokan estreinau eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria jaso ondoren, ‘Habitus Mundi’ ikuskizuna Euskal Herriko kaleetara dator barriro. Gaupasa Producciones (Gipuzkoa) eta Nacho Vilar Produciones (Murtzia) produkzino etxeek sortutako ikuskizuna hilaren 9an, barikuan, arratsaldeko 20:00etan Arrasaten izango da Udazabal egitarauaren barruan eta hurrengo egunean, garagarrilaren 10ean, zapatuan, bi emonaldi eskainiko dira, Santurtzin eguerdiko ordu batean eta Zarautzko Kalerki Jaialdian arratsaldeko 20:30etan, hurranez hurran.
Umorea ardatz nagusia izanik, ‘Habitus Mundi’ ikuskizuneko protagonistak ebangelioa zabaltzeko asmoz kaleetara joten daben fraileak dira. Halan da be, urteetan zorrotz eregitako bizitza santuaren zutabeak kolokan jarriko jakez munduak emoten dituan plazer txiki zein handiak ezagutzen dituenean. Antzezlanak musikea, jantzea, antzerkia eta piroteknia buztartzen ditu, kabaret eta Music-hallaren giroan murgilduz.
‘Habitus Mundi’ ikuskizunaren antzezle taldea Nico Andreo, Juan Carlos González, Antonio Albujer, Sergio Alarcón eta Rocío Bernalek osotzen dabe, Antón Valén klownaren zuzendaritzapean. Lantalde honek, orain bi urte eta oinarri beretsuakaz, ‘Business Class’ ikuskizuna estreinau eban Estadu espainoleko jaialdirik garrantzitsuenetan zein Portugalen eta Kolonbian parte hartuz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!