Bilboko Barrea, Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Astea irailaren 22tik 26ra
2010-07-06 10:43 jardunaldiakDatorren irailean Bilbon ‘Los forrenta años’ erakusketea estreinauko da, Antonio Fraguas ‘Forges’ marrazkilariak 1976an erregimen frankistearen inguruko bere ikuspegia erakusten dauena. Erakusketa hau, La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Lehen Asteak antolatzen dauen primizia bat da.
Datorren irailean Bilbon ‘Los forrenta años’ erakusketea estreinauko da, Antonio Fraguas ‘Forges’ marrazkilariak 1976an erregimen frankistearen inguruko bere ikuspegia erakusten dauena. Erakusketa hau, La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Lehen Asteak antolatzen dauen primizia bat da. Inaugurazinoko edizino honetan, madrildar marrazkilariari omenaldia egingo jako eta horretarako bere ibilbide profesional zabalaren autorpen saria jasoko dau. ‘Forges’-en bineten sailkapena, Arenalean ikusi ahal izango da, Astean zehar antolatutako ganerako jarduerak izango diran karpa handi batean.
Bilbo modu honetara, publikoak umoregile handi honen obra baliotsua ikusteko aukerea eskaintzen dauen lehen uriburua izango da. Sailkatutako bineton gaiari jagokonez, 'Zentsura garaitu zuen umorea' izango da, Bilboko Barrea ospakizun honen gai nagusia dana eta jaialdiko mahai-inguru baten berbagaia. Honetan, Ramón de Españak eta Antonio Altarribak parte hartuko dabe. Edizio honetan baita, ‘La Codorniz’ aldizkari mitikoaren originalak erakutsiko dira eta Fernando García Garreta, erakusketearen jaubea eta aldizkariko historiaren adituak, berbaldi bat eskainiko dau.
1976an argitaratu eban ‘Forges’-ek bineta honeen bildumea, diktadurearen berrogei urteetara egiten dan umorezko hurreraketa bat izanik. Espainiar umore grafikoko klasiko bat bihurtu dan liburu honetatik, Franco eta Fraga edo Arias Navarro ministroetatik hasi eta Hitler, Eisenhower edo Mussolini dira bere orrialdeetatik hain maite eta bereziak diran 'blasillo'-ekaz batera pasetan diranak, marrazkilariaren ohiko funtzionarioak edo naufragoak. Lehenengoz orain jasoten da marrazki hareen lagin bat, umorea analisi eta kritika sozialaren erreminta legez balioztatuz.
Gainera Bilboko Barrea Asteak mahai-inguru batean ‘Forges’ bera entzuteko aukerea emongo dau. ‘El humor gráfico como sátira política’ izenburuagaz antolatutako saioan, Kale Nagusiko BBK Aretoan, José Gallego y Julio Rey (Gallego y Rey), ‘El Mundo’ egunkariko umoregile grafikoakaz alkartuko da ‘Forges’, Jesús Zulet, ‘El Correo’ eta ‘El Diario Vasco’ egunkarietako binetagileak, moderatzaile lanak egingo ditualarik.
Ohorezko konbidatu moduan, Bilboko Barreak, jaialdiko ohorezko lehenengo saria emongo deutso ‘Forges’-i. Bilboko Athletic Cluba be omenaldian izango da, taldearen jarraitzaile errekonozitua baita bera.
Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Lehen Astea
Ekimena Juan Bas bilbotar idazlearen ideia originala da eta Europa mailan antolatzen dan era honetako ekimen bakarra da. Urtero ospatzeko asmoagaz jaio da, helburu bikotxagaz: lehenengoa, erakargarritasun herrikoi handi bat dauen literatura eta kazetaritzako genero honen kalidadea aldarrikatzea; eta bigarrena, nazinoarte mailako literatura ekimen bat ekartea Bilbora. Holan, Sharpe eta ‘Forges’ bezain ospetsuak direnakaz batera, programak zenbait autore esanguratsu be ekarriko ditu gurera, berbarako, Michel Houellebecq, Martin Amis, Jorge Herralde argitaratzailea, Rafael Reig, Fernando Iwasaki, Luis Alberto de Cuenca, Felipe Benitez Reyes edo Ramón de España.
Urtero gainera, Bilboko Barrea BBK Saria emongo da, inaugurazinoko edizino honetan Tom Sharpek jasoko dauena, besteak beste, ‘Wilt’, ‘Zafarrancho en Cambridge’, ‘La gran pesquisa’ edo ‘El bastardo recalcitrante’ lanen egilea.
Bi agertoki
Kale Nagusiko BBK Aretoan mahai inguruak, berbaldiak, autoreakaz topaketak eta umorearen profesionalen eskutik, emankizun desbardinak egongo dira. Bestetik, Arenalean 500 metro koadroko karpa bat jarriko da eta bertan liburu salmenten postuak, umore grafikoari buruzko erakusketak, liburu sinadurak, etb. egongo dira. Esparru honetan agerleku funtzional eta original bat egongo da eta bertan zuzeneko musikea entzuteko aukerea egongo da: jazz taldeak, sokazko laukoteak, blues abeslariak...
Bilboko Barrea irailaren 22an abiatuko da konbidatuak eta agintariak itsasontziz helduko diralarik. Ondoren, Arenaleko karpearen zabaltze ekitaldia egongo da eta Forgesen 'Los forrenta años' umore grafikoaren erakusketea bisitau ahal izango da, beste ekimen batzuen artean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!