Dana prest Bilbao BBK Live jaialdia hasteko

Bizkaie! 2010-07-06 16:34   Musikea
70.000 lagun espero ditue aurten

Garagarrilaren 8tik 10era izango dan V. Bilbao BBK Live Jaialdia hasteko oso gitxi falta da eta azken orduko kontuen artean, kontuan hartu, garagarrilaren 7ko 15:00etatik 11ko 14:00etara, Kobetamendi ingurua ibilgailu pribatuentzat zarratuta egongo da, bertako bizilagunentzat izan ezik.

Garagarrilaren 8tik 10era Kobetamendin izango dan V. Bilbao BBK Live Jaialdia hasteko oso gitxi falta da eta azken orduko kontuen artean, kontuan hartu, garagarrilaren 7ko 15:00etatik 11ko 14:00etara, Kobetamendi ingurua ibilgailu pribatuentzat zarratuta egongo da, bertako bizilagunentzat izan ezik.

Edozelan be, antolatzaileek 36 autobus jarriko ditue eta, beraz, jenteak kontzertuen eremura igon ahal izango dau doban; Termibusetik eta BECetik (Barakaldo) abiatuko dira. Autobus-zerbitzua martxan egongo da kontzertuen ordutegiaren barruan.

Garbiketaren alorrean, udalak 30 langile eta 15 ibilgailu jarriko ditu egunero zaborrak jasoteko.

Segurtasunari jagokonez, 140 pertsona arduratuko dira Kobetamendi iguruaren barrualdeko eta kanpoaldeko segurtasunaz eta, ganera, udaltzainek zainduko ditue kontzertu eremuaren sarbideak (bai oinezkoena, bai ibilgailuena).

Kobetamendiko barrutian mediku-postu bat jarriko dabe eta zenbait anbulantzia eta suhiltzaileen kamioi bat be bertan izango dira jazo daitekezan larrialdiei erantzuteko prest.


Ganerakoan, Bilbao BBK Live 2010 Jaialdiko egitarauari erreparauta, honezkero jakingo dozue ze izar izango dan gurean:

- Eguena, garagarrilak 8: RAMMSTEIN + SLAYER + SKUNK ANANSIE + RISE AGAINST + COHEED AND CAMBRIA + BULLET FOR MY VALENTINE + VOLBEAT + RISE TO FALL + ...

- Barikua, garagarrilak 9: PEARL JAM + ALICE IN CHAINS + PAUL WELLER + GOGOL BORDELLO + GOMEZ + BIFFY CLYRO + DROPKICK MURPHYS + CAPSULA + ...

- Zapatua, garagarrilak 10: FAITH NO MORE + MANIC STREET PREACHERS + JEFF TWEEDY + THE MACCABEES + BAND OF SKULLS + ZAIN...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu