Surf eta irristatze kiroletan Marketing & Management Graduondoko Ikastaroaren bigarren edizinoan izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2010-07-05 13:06

Bigarren edizino honetarako aurre-izenemotea garagarrilaren 16rarte zabalik egongo da. Ikastaroa surfa eta irristatze kirolen industriaren parte izateko interesa daben pertsonei zuzenduta dago, baita sektore honetan dabilzan profesionalei be, euren gaitasun eta adimenak dinamizetako.

Mondragon Unibersidadeak Surf eta irristatze kiroletan Marketing & Management Graduondoko Ikastaroaren bigarren edizinoaren izena emoteko epea zabaldu dau, arlo honetako etorkizuneko profesionalak sortzeko lehenengo graduondokoa Estaduan. Barrikuntzen artean, aurten ikasleek Itsas Ekimenak proiektuan parte hartu ahal izango dabe. Ekintza hau Surfrider Foundationek sustatzen dau eta helburua gizartea kostaldearen babesaren garrantziari buruz ohartarazotea da.

José Luis Abaunz jna.ak, Mondragon Unibersidadeko Enpresagintza Fakultateko etenbako prestakuntzearen Zuzendariak, Donostiako Aquariumean egin dau ikastaro honen aurkezpen ofíziala. Ekimen hau 2009/2010 ikastaroan jarri zan habian irristatze kirolen inguruko industria propio bat zabaldu eta ezartzeko asmoz, eta honezkero bere lehen 16 ikasleak graduatu egin dira.

Iruneko Bidasoako Kanpusa aurten be graduondoko honen egoitza izango da. Urte honetan formatu trinkoan emongo da: hilero 3 egunetan saio presentzialak izanik eta euren artean online metodología erabilita. Ikastaroa urte honetako urrian hasi eta 2011ko bagilean amaituko da. Bigarren edizino honetako ikasleek 205 prestakuntza ordu beteko ditue 9 atal desbardinetan banatuta. Ikastaroak eduki teoriko-praktikoak izango ditu nazinoarteko marketing aditu eta surfa eta irristatze kiroletako profesionalen parte-hartzeagaz. Mundu mailako ekitaldietara, irristaketarako materiala sortzen daben fabrika eta lantegietara eta produktuen ikerketa eta garapen zentroetara bisitak egingo dira.


Alkartruke programak

Pasa dan urteko arrakastea ikusita, ikastaroaren arduradunek graduondokoaren ateak maila internazionalera zabaltzea erabagi dabe eta ikasketa honeek eskaintzen dituen atzerriko unibersidadeakaz kontaktuan jarri dira, besteak beste, Australia, AEB, Kanada, Erresuma Batua, Portugal eta Frantziakoakaz. Kontaktu horreen helburua unibersidade desbardinen arteko lankidetza aukerak aztertzea da, baita ikasleen arteko alkartrukeak be Master Mundus izeneko programearen barruan.

Bigarren edizino honetarako aurre-izenemotea garagarrilaren 16rarte zabalik egongo da. Ikastaroa surfa eta irristatze kirolen industriaren parte izateko interesa daben pertsonei zuzenduta dago, baita sektore honetan dabilzan profesionalei be, euren gaitasun eta adimenak dinamizetako.


2.400 surfista federatu

Azpimarratzekoa da sektore honen garrantzia Euskadin, surfak milaka pertsona erakarten baititu gure hondartzetara eta marketing eta kudeaketa arloan bere beharrak asetzeko profesionalak behar dituen 2.400 euskal federatu dagozalako. Holan ulertzen dau Surfing Euskadi proiektuak, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzearen Euskadiko Turismo Agentzia, Basquetourren bitartez garatzen dana, eta sektorearen eragile turistikoen prestakuntza indartu asmoz, ikastaroagaz alkarlana areagotu dau. Esangura horretan, ikastaroak sektorearen beharrak asetzen ditu eta unibersidade eta enpresaren artean lotura indartsu bat sortzearen aldeko Mondragon Unibersidadearen apustuari eusten deutso.

Lan merkatuan sartzea erraztuko deutsen zubiak eregiteko helburuagaz, ikasleek marketing eta irristaketa kirolen unibertsoagaz lotutako enpresetan azken proiektua garatzeko aukerea izango dabe. Bertokoak diran Pukas Surfboards eta Loreak Mendian lako enpresek, hasi zanetik bere interesa agertu dabe proiektuan eta egun graduondokoaren laguntzaile dira.

Ikastaroari buruzko informazino guztia Mondragon Unibersidadeko Enpresa Zientzien Fakultadearen webgunean aurkitu eta deskargau daiteke:

www.mondragon.edu/ezf
http://surfmarketingmanagement.blogspot.com/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu