Badator Bizkaie! barria

Bizkaie! 2010-07-05 15:48

Bizkaie! agerkaria Web 2.0 teknologia garatuz sartuko da fase barrian garagarrilaren 7an. Bizkaie! barria ikusiko dozue Sarean: diseinu erakargarriagoa, alkarreragina sustatzeko asmoz idatzi danatan iruzkinak egiteko aukerea, azpiatal barriak eta Bizkaie! eta sare sozialen arteko buztarketea izango dira aldaketa garrantzitsuenak.

Bizkaie! agerkaria Web 2.0 teknologia garatuz sartuko da fase barrian garagarrilaren 7an. Bizkaie! barria ikusiko dozue Sarean: diseinu erakargarriagoa, alkarreragina sustatzeko asmoz idatzi danatan iruzkinak egiteko aukerea, azpiatal barriak eta Bizkaie! eta sare sozialen arteko buztarketea izango dira aldaketa garrantzitsuenak.

Bizkaie!-n aurrerantzean barri guztietan iruzkinak egin ahal izango dozuez, horretarako zuen izena itxi zeinkie eta horregaz sinatu, edo zuen Facebookeko profilagaz. Bigarren bidea aukeratu ezkero, iruzkina bai Bizkaie!-n eta bai zuon Facebooeko profilean be argitaratuko da. Era berean, sare sozial eraginkorrenetan be topauko dozue Bizkaie!, Facebook-en ez eze, baita Twitter, Youtube eta Flickr-en be.

Facebook sare sozialean 2009ko zemendian sartu ginan eta honezkero 900dik gora lagun daukaguz. Perfil bi geunkazan orain arte eta bi izaten segiduko dogu baina aldaketa batzuk tarteko dirala. Aurrerantzean, batetik, 'Bizkaie!' orria erabiliko dogu agerkariaren edukien zabalkunderako, argazkiak argitaratzeko, lehiaketak antolatzeko zein bestelako jardueretarako, Bizkaie!-ren jarioa hemen sortuko da. Bestetik, 'Bizkaie Kazetari Taldea' profila erabiliko dogu gure lagunekaz komuniketako modu zuzen eta pertsonalagoan eta, horren harian, pertsona batek, Koldo Isusi zuzendariak idatziko ditu iruzkinak eta enparauak. Beraz, Bizkaie! agerkari digitalaren 'Lagun' zaituegun danoi eskatzen deutsuegu gure 'Lagun' izateari itxi barik, 'Bizkaie!'-ren zale egin zaitezela ondoko loturan: http://www.facebook.com/pages/Bizkaie/182672993248

Horrezaz gan, Twitter-en zein Flickr-en be profilak izango doguz, Bizkaie!-ren barriak jasoteko eta Bizkaie!-ren argazkiakaz, hurranez hurran.

Aurrerantzean, Youtubeko kanala be izango dau Bizkaie!-k 'Bizkaie!-ren lagunak' bideoak zein gure faboritoak, agerkariaren azalean argitaratzen doguzanak ikusteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu