We Are Standard taldeak Aitormena kantaren bertsinoaren grabazinoa amaitu dau

Bizkaie! 2010-07-06 12:15   Musikea

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu dau Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsinoa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udagoienean kaleratuko dan Loving Gaztea diskoaren barruan dago.

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu dau Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsinoa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udagoienean kaleratuko dan Loving Gaztea diskoaren barruan dago.

Loving Gaztea diskoa Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzeko asmoz kaleratuko da; bertan, joandako 20 urte honeetan kaleratutako amodiozko kanta esanguratsuenak topauko dozuz. Horreen artean hainbat abesti ezagunen bertsinoak, besteak ebste, Itoiz taldearen Hegal egiten El Menton de Fogartyk moldatua, edo Barricadaren Mañana será igual kantaren euskerazko bertsinoa, eurek moldatua. Diskoan Euskal Herriko beste talde ospetsu askoren amodiozko kantak be agertuko dira, besteak beste: Ken Zazpi, Berri Txarrak, Su Ta Gar eta abar…


Informazino gehiago:

www.wearestandard.net/standard.html http://wearestandard.blogspot.com/
We Are Standard - Aitormena

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu