Euskalgintzearen eta bertso-eskolen ganeko berbaldiak Algortan
2009-04-22 11:02 BertsolaritzeaAlgortako Bertsolari Eskolak (ALBE) gogoeta-saio bat antolatu du zapatu honetarako Algortako Kultur Etxean, Gotzon Lobera eta Koldo Tapia adituakaz. Saioak goizean izango dira, 10:30ean hasita.
Algortako Bertsolari Eskolea 1980. urtean sortutako alkartea da. Sorreratik bertsolaritzearen transmisinoaren, sustapenaren eta ikerkuntzearen alde jardun dau Bizkaiko Uribe Kostako eskualdean eta, gehien bat, Getxon. Egun, zeregin horretan jarraitzen dau, bertsolaritzearen alde lanean, bertsogintzea sustatuz, bertsolariak sortuz eta bertsozaleei euren zaletasunaz gozetako aukerak emonaz.
2010ean, 30 urte beteko ditu ALBEk. Urteurrena bera ospakizun handia izanagaitik, eskoleak egindako ibilbidearen mugarri eta aurrera begirako pausuen abiapuntu bihurtu nahiko leuke data hori. Hori dala eta, 2009ko udabarrian gogoeta-saio edegi bat antolatu dau eskoleak. Saioa apirilaren 25ean izango da, Algortako Kultur Etxean (Villamonte kalea A-8, 48991). Egun horretarako egitaraua eta datuak honexek dira:
EUSKALGINTZEA MUNDU GLOBALIZATUAN
Berbalaria: Gotzon Lobera
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Sustatzeko Zuzendari ohia eta Deustuko Unibersidadeko irakaslea
Ordua: 10.30
BERTSO-ESKOLEN ERRONKAK XXI. MENDEAN
Berbalaria: Koldo Tapia
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Idazkari Nagusi ohia eta Itzultzailea
Ordua: 12.00
Berbaldien ondoren eztabaidarako tarte bat egongo da.
www.albegetxo.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!