Apirilaren 4an jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa'09ko finala
2009-03-31 18:10 BertsolaritzeaFinala datorren zapatuan, apirilaren 4an jokatuko da Gasteizeko printzipal Antzokian. Bertsolariak: Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea eta Asier Otamendi. Aurkezle lanak Rakel Anituak egingo ditu eta gai-jartzailea, barriz, Idoia Beitia izango da.
Finalean lehiatuko diranak eta antolatzaileak prentsaurrekoan izan dira gaur azken gorabeheren barri emoteko eta orain arte txapelketeak emon dauena baloretako.
'Sustraiak errotuz' lemapean hasi zan txapelketea pasa dan zezeilaren 21ean eta honezkero, azken txanpan sartu da. Bertsolaritzeak Araban azken urteetan izan dauen hazkundea egonkortu eta etorkizunera begira danon jaubetzakoa dan kulturako zati hau ahalik eta Arabar gehienakana helarazotea zan eta da helburua, bide horretan bertsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile eta bertsozaleak sortuz.
Orain arteko balorazinoa
Antolatzaileak pozik dagoz orain artekoa ikusita. Kanporaketak afari formatuan izan dira eta Arabako eskualde oso desbardinetan, Aiara, Arabar Errioxa eta Aguraingo kuadrila. 'Oso ondo hartu gaitue eta giro bikainean ospatu dogu lehen fasea. Finalerdiak be arrakastatsuak izan dira, Zigoitiako eta Aramaioko kultur etxeak ganezka egon ziran eta giro bikaina sortu zan'.
Txapelketan parte hartu daben bertsolariek, bai gazteek eta baita beteranoek be maila ona erakutsi dabe eta ondo buztartu dira txapelketan. Gai-jartzaile eta epaile taldeen lana be oso txukuna eta eskertzekoa izan da eta zelan ez herriz herri laguntzaile izan diranen lana, bai saioak antolatzen, bai kartelak jarten, eta abar ibili diranen laguntzinoa be.
'Hedabideetan be uste dogu ondo agertu dala txapelketea, beraz, zuei, komunikabideei eskerrik asko orain arte gure txapelketearen barri emotearren'.
Finala
2009ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala datorren zapatuan, apirilaren 4an jokatuko da Gasteizeko printzipal Antzokian. Bertsolariak: Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea eta Asier Otamendi. Aurkezle lanak Rakel Anituak egingo ditu eta gai-jartzailea, barriz, Idoia Beitia izango da.
Azken buruan, antolatzaileek eskerrak emon gura izan deutseez Gasteizko Udalari bertsolaritzea babestearren eta Printzipal Antzokiari finala ospatzeko ixtearren. Eta zelan ez babesle nagusiei: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Vital Kutxa, Ulma, El Correo eta Argiari, eta finaleko tokian tokiko babesle eta laguntzaileei: Radio Vitoria, Mendia Optika, Bitxilore, Arbel Pentsuak, Hala Bedi Irratia eta Geu Aldizkaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!