Bizkaiko Farmazialarien Alkargo Ofizialeko Euskera Taldeak 'Farmaburua' saria jaso dau

Bizkaie! 2009-03-31 11:10   Euskerea berbagai

FEUSE Farmazialari Euskaldunen Alkarteak bi urtean behin emoten dauen 'Farmaburua' saria farmaziaren arloan euskerearen erabilerea bultzatzeagaitik jaso dau Bizkaiko Farmazialarien Alkargo Ofizialeko Euskera Taldeak.

FEUSE Farmazialari Euskaldunen Alkarteak bi urtean behin emoten dauen 'Farmaburua' saria irabazi dau BiFEO Bizkaiko Farmazialarien Alkargo Ofizialeko Euskera Taldeak, farmaziaren arloan euskearearen erabilerea bultzatzeagaitik, sariaren antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Saria asteburuan emon zan BiFEOko egoitzan eta, bertan izan zan Euskera Taldeko Koldo Gorostiaga koordinatzailea, berak jaso eban-eta. Gorostigak esan eban legez, 'aurrera jarraitzen laguntzen deuskun aintzatespena da. Urte honeetan egin dogun lana kanpoko alkarteek modu positiboan atzemoten dabela jakiteak aurrera jarraitzeko bultzadea emoten deusku'.

Izan be, BiFEOko Euskera taldea da Euskal Herriko alkargo profesionaletako arloan modu ofizialean eratu dan bakarra. Lurraldeko farmazietan euskeraren normalizazinoaren alde interesauta dagozan Bizkaiko farmazialarien talde handia eratzen dabe, eta alkargoko webgunean 'Euskara Txokoa' atal berezia be badaukie.

FEUSEren 2009eko Farmaburuaz sariduna izan dan taldearen lanen artean berbaldiak, prospektuen itzulpena eta BiFEOko Argibideak aldizkarian lan zientifikoen argitarapenak aita daitekez, danak euskeraz.

Bestalde, FEUSEko presidente Peio Iturriak adierazo ebanez, 'Farmuburu saria farmaziaren arloan, euskerearen erabilerea bultzatzeko, indartzeko eta normalizatzeko egiten diran ekimenak, egitasmoak eta ekintzak eskertzeko sortutako saria da'.

FEUSEk, egun, ia 250 behargin batzen ditu, eta bere kideen artean, EAEko farmazialariez gan, Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa, Burgos eta Malagakoak be badagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu