Alhondiga Bilbaok umore eta abenturazko komikiari eta komiki autobiografikoari buruzko topaketak egingo ditu apirilean

Bizkaie! 2009-03-31 11:04   jardunaldiak

Apirilaren 14tik 18ra bitartean, Alhondiga Bilbaok pausu bat gehiago emon gura dau komikiaren generoaren alde, eta 40 orduko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko dau. Bertan parte hartzen dabenek komikiak sortzeko eta produzidutekoo sekretuak ezagutuko ditue Paco Roca, Ecmond Baudoin, Toni Guiral, Pepe Galvez, Jesus Redondo, Marina Ariza, Antonio Martin eta Manel Fontdevila izen handiko profesionalen eskutik.

Alhondiga Bilbaok umorezko eta abenturazko komikiari eta komiki autobiografikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 14tik 18ra bitartean. Ekimen honegaz, Alhondiga Bilbaok pausu bat gehiago emon gura dau komikiaren generoaren alde, eta 40 orduko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko dau. Bertan parte hartzen dabenek komikiak sortzeko eta produzidutekoo sekretuak ezagutuko ditue Paco Roca, Ecmond Baudoin, Toni Guiral, Pepe Galvez, Jesus Redondo, Marina Ariza, Antonio Martin eta Manel Fontdevila izen handiko profesionalen eskutik. Gainera, arratsaldeetan, holan nahi dabenek, autore handi honeekaz alkarrizketa itxuran egingo diran berbaldietara joan ahal izango dabe sarrerea pagau barik.

'Barre egiteko komikiak, negar egiteko komikiak, pentsetako komikiak' izenburupean, ikasleek arte horren gorabeherez gozauko dabe, eta tailer praktikoen bitartez, hurretik ezagutuko ditue umorezko eta abenturazko komikien zein autobiografia komikien hainbat joera, estilo eta baliabide artistiko.

Tailerra EHUko Esperientzia Ikasgeletan izango da, Bilboko Alde Zaharrean, apirilaren 14tik 18ra, 9:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. Izena emon gura dabenek ondoko webgunean emon leikie apirilaren 7a baino lehenago: www.alhondigabilbao.com Tailerraren kostua 150 eurokoa izango da (materiala barne), baina ikasleek % 50 merkeago egin ahal izango dabe matrikulea.

Jardunaldien barruan, Antonio Altarribak alkarrizketak egingo deutseez hainbat autoreri. Altarriba Literatura Frantsesean katedraduna da EHUn, eta komikiaren munduaren ikerlari ezaguna da. 'KomiKlub' dalako hitzaldiak Joker liburu-dendan izango dira apirilaren 14tik 17ra, 20:00etan, eta sarrerea dobanekoa izango da.

Hitzaldiotan parte hartuko daben egileak ondokoak dira:

Antonio Martin (apirilak 14) 'Bang!' aldizkari espezializatuaren editorea eta zuzendaria; Manel Fontdevila (apirilak 15) 'El Jueves' aldizkariaren sorrerako egileetako bat; Paco Roca (apirilak 16) eta Edmond Baudoin (apirilak 17).

Jardunaldi honeek Alhondiga Bilbaok antolatu ditu urian komikia sustatzeko egiten ari diran ekimenen barruan. Holan, etorkizuneko Aisialdi eta Kulturarako Zentroa baliabide-zentroa izango da genero honetan, komikien sorrerea sustatzea eta literatur eremu horretan sortzaile barriak agertzea baita helburua.


Komikiaren bekea

Alhondiga Bilbaok bigarren urtez jarraian emongo dau Komikiaren Beea. Horregaz, aurkezten dan proiekturik barritzaileenaren errealizazinoa finantzauko da. Nazinoartean ospe handia dauen Angulemako (Frantzia) 'La Maison des Auteurs' zentroagaz lankidetzan emoten da aitatutako bekea.

'La Maison des Auteurs' komikiei eta ikus-entzunezko beste arte batzuei (animazinoko zinema, bideojokoak eta abar) zuzendutako zentroa da, eta, bertan, lan baldintza egokiak emoten jakez zenbait egileri, sorkuntzan trabarik izan ez daien.

Esangura horretan, bekea jasoten dauenak urtebetean parte hartuko dau zentro horretako istorio grafikoetako proiektu batean. Aurten, Clara-Tanit Arque (AlhondigaKomik bekearen lehenengo irabazlea) ari da egonaldiaz gozetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu