Rafael Batarrita Urkizak Labayruko Euskal Bibliotekeari emon deutso bere material bideografikoa
2010-07-20 10:56 BarriakRafael Batarritaren borondatea da fondo hori gorde eta jagotea eta jentearen esku egotea. Hori dala-ta, Labayru Ikastegiaren konpromisoa da ahal dan neurrian material hori katalogetea eta katalogo hori argitaratzea.
Iñaki Ugarteburu gogoan (Bergara 1954 - Erromo 2009)
2009-03-31 12:16Iñaki Ugarteburu, Idatz & Mintz III. Narrazino Lehiaketako saria hartzen Derion, 1984ko garagarrilaren 13an, Rafael Barbier, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren ordezkariagaz, eta Karmelo Etxenagusia Labayru Ikastegiaren ohorezko kideagaz.
Euskal Herriko Etnografia eta Kultur Ondarea on-line ikastaroan izena emoteko azken egunak
2009-03-02 16:52 kulturbizIkastaroa euren inguruko errealidade sozial eta kulturaletan sakondu gura daben persona guztiei dago zuzenduta. Batez be, honakoentzat izan leiteke interesgarria: lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat, museoetako eta kultur aretoetako gidarientzat, udal teknikarientzat eta herri kultureagaz eta kultur ondarea zabaltzeko jarduerakaz lotutako lanetan ibilten diran guztientzat.
Labayru Ikastegiak egoitza barria inaugurau dau Bilbon
2008-05-30 10:46 Euskerea berbagaiEra berean, Labayruk Mikel Zarateren idazlan bi argitaratu ditu. Bata, ‘Bilbo irribarrez’, 1980an argitaratua eta aspaldian agortua edizino barriztuan. Bestea ‘Hizunigu’ ineditoa da, orain arte galdutzat emondakoa nahiz eta bibliografietan horren barri emon.
‘Goizean eta Arratsean’, Eusebio Erkiagaren altxorra
2007-04-20 02:00 KultureaLabayru Ikastegiak Eusebio Erkiagaren Goizean eta Arratsean. Eskubete neurtitz I-II argitaratu dau. Mila orritan idazle horren poesiazko idatziak batu ditu Igone Etxebarriak. Lan honegaz osotu egiten da Erkiagaren literatur emoitzea.