Euskal Herriko Etnografia eta Kultur Ondarea on-line ikastaroan izena emoteko azken egunak
2009-03-02 16:52 kulturbizIkastaroa euren inguruko errealidade sozial eta kulturaletan sakondu gura daben persona guztiei dago zuzenduta. Batez be, honakoentzat izan leiteke interesgarria: lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat, museoetako eta kultur aretoetako gidarientzat, udal teknikarientzat eta herri kultureagaz eta kultur ondarea zabaltzeko jarduerakaz lotutako lanetan ibilten diran guztientzat.
Jose Migel Barandiaran Fundazinoak, Labayru Ikastegiko Etnografia Sailagaz eta Etniker Euskalerria Taldeakaz lankidetzan, Euskal Herriko Etnografia-Kultur Ondarea Ikastaroa antolatu dau.
Euskal kulturearen ezaugarriak XX. mendean zehar aztertu eta sistematizau ziran. Ikerlari garrantzitsu batzuk —euren artean Jose Migel Barandiaranek— idatzizko obra moltso bat landu eben, kultureak bizitzako hainbat arlotan izan dauen prozesuaren barri emonez.
Kultureagazko interesa dauen edonor behatzaile aktiboa izan daiteke, inguruan dituan errealidadeen etnografoa. Gure ikerketa personalari eskerrak, gaur egungo euskal kultureari buruzko ezagutzak handitu egin leitekez. Lan hori egiteko, baldintza metodologiko batzuk bete behar dira.
Hori dala-ta, kultura herrikoiari buruzko oinarrizko edukien barri emoteaz gan, ikasleei behar dituan tresna metodologikoak opestea da ikastaro honen beste helburuetako bat, ikerketa etnografiko personalak egin daiezan.
Helburuak
Ikastaroaren helburuetako bat da euskal kultura tradizionaleko arlo batzuri eta bertan integretan dabilzan elementu barriei buruzko ikuspegi sakona eskaintzea.
Lortu beharreko bigarren helburua ikaslea landa-lanean ipintea da. Horretarako, erabiliko dan metodoak bermatu egin behar ditu ikasleak egingo dituan erregistroen fideltasuna eta deskribapenen ulermena.
Metodologia
Ikastaroaren edukiak iraupen desbardineko ikasgaietan dagoz bananduta, danetara 75 orduko ikastaroa izango dalarik; 2009ko martiaren 16tik bagilaren 30era.
Modulu bakotxeko on-line atala irakasle arduradunak idatzitako ikasgai baten oinarritzen da. Ebaluazinoa etenbakoa izango da, eta gai bakotxari buruzko ariketak egingo dira, test erakoak.
Ikasleak gako personal bat izango dau ikastaroaren webgunera sartzeko. Bertan, aukera honeek izango ditu:
- Programako gaiak eskuratu eta proposatutako materialak kontsultau ahal izango ditu.
- Sortzen jakozan zalantzak argituko ditu, irakasleek emongo deutsien arreta personalizatuaren bidez.
- Etenbako kontaktu personalizatua eukiko dau ikastaroko Idazkaritzeagaz.
- Ikastaroaren amaieran, irakasle eta ikasleen arteko bilera batean hartuko dau parte, jasotako edukiak bateratzeko asmoz.
Jasotako irakaspenei amaierea emoteko, ikasle bakotxak ikerketa etnografikoko landa-lan bat egin beharko dau, ikastaroan ikasitakoa aplikatuz.
Ikastaroa gazteleraz emongo da. Eskolak euskeraz jaso nahi dituenek, irakasgai honeetan eukiko dabe erea:
1. Etnografia, etnologia eta antropologiarako sarrera.
6. Herri medikuntza. Higienea. Gaixotasunak.
10. Bizimoduak I: Artzaintza.
17. Herri egutegia.
18. Sinesmenak eta mitologia.
Gaiak
Danetara, 18 gaiok landuko dira: etnografia, etnologia eta antropologiarako sarrera; metodologia; bitarteko fisiko eta kulturala; etxea; familia; herri medikuntza, higienea eta gaixotasunak; jaiotzatik ezkontzara arteko igarobide erritoak; heriotzearen igarobide erritoa; bizimoduak (Artzaintza, Abeltzaintza, Nekazaritza, Arrantza eta Artisautza eta industria tradizionalak); auzoa; herri erlijinoa; herri egutegia eta sinismenak eta mitologia.
Hartzaileak
Ikastaroa euren inguruko errealidade sozial eta kulturaletan sakondu gura daben persona guztiei dago zuzenduta. Batez be, honakoentzat izan leiteke interesgarria: lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat, museoetako eta kultur aretoetako gidarientzat, udal teknikarientzat eta herri kultureagaz eta kultur ondarea zabaltzeko jarduerakaz lotutako lanetan ibilten diran guztientzat.
Matrikulazinoa eta informazinoa
Matrikulazino epea 2009ko martiaren 10era arte egongo da zabalik eta José Miguel Barandiaran Fundazinoaren Idazkaritzan (Alaba Jeneralaren kalea 5, 1.a. / 01005 Vitoria-Gasteiz) egin ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!