Etxepare Euskal Institutuak 941.000 euroko aurrekontua izango dau aurten

Bizkaie! 2009-03-31 17:25

Etxepare Euskal Institutuaren helburu nagusia euskerea eta euskal kulturea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta zabaltzea da, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Etxepare Euskal Institutuaren aurtengo aurrekontua onartu dau gaurko bileran. Aurrekontu hori 941.671 eurokoa izango da, eta batik bat institutuaren jarduerea finantzietako zuzenduko da.

Etxepare Euskal Institutuaren helburu nagusia euskerea eta euskal kulturea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta zabaltzea da, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.

Erakundea sortu eta arautzen dauen apirilaren 3ko 3/2007ko Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, Etxepare Euskal Institutuaren sorrera eta jardueren hasierea Eusko Jaurlaritzeak zehaztuko dau behin erakundearen antolakuntza eta jarduera araudia onartu ondoren.

Kontuak kontu, maiatzaren 13ko 88/2008ko Dekretuaren bidez, Etxepare Euskal Institutuko Antolakuntza eta Jarduera Araudiak onartu ziran, eta honen lehenengo xedapen gehigarrian institutuak bere jarduerari sei hilebeteko epean ekingo eutsola jasoten da.

Institutuaren zuzendaritza organoak behin eratu ondoren, 2008ko abenduaren 23ko Gobernu Kontseiluaren akordioaren bitartez Etxepare Euskal Institutuaren jardueren hasierea onartu zan (abenduaren 23ko 221/2008 Dekretua). Honetan, jardueren hasiera eguna 2009ko urtarrilaren 7an zehazten da eta ondorengoa arautzen da: jardueren hasierea, institutuaren langile zerrendea, Jaurlaritzearen bestelako instantzietatik ordura arte garatzen ziran eginkizunen subrogazinoa, eta Institutuaren eginkizunetarako beharrezkoak diran izapideen eskualdaketea eta ondasun lagapena.

Aurrekontua onartzeagaz, eskatutako aginduak bete eta institutuaren jarduerarako finantziazinoa lortzen da, eta institutuak garatuko dituan programen aurrekontuetara batuko da, hau da, indarrean diran 2009ko aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzeari jagokozan sailetan eta zuzendaritzetan aurreikusita dagozan zuzkiduretara.

Institutu barriaren garapenaren lege aurreikuspenak beteteko bide horretan, martiaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Etxepare Euskal Institutuko lanpostuen zerrendea kaleratu eban, eta honen ondoren lanpostu horreek beteteko jagokon oposizino-lehiaketearen deialdi publikoa egingo da. Lehiaketa deialdia publikoa eta edegia izango da, administrazino publikoan ezarri beharrekoak diran lege eta administrazino prozedurei eutsiz.

Lanpostu zerrenda horretan hamar plaza aurreikusten dira, institutuko langile talde osoari jagokozanak, eta guztiak beteko dira lehiaketa publikoaren bitartez, zuzendari nagusiarena izan ezik, hauxe baita Institutuaren Sorrera Legearen arabera izendapen bidez onartu behar dana. Zuzendari nagusia izentau arte, bere eginkizunak Jaurlaritzako Kultura Saileko arduradun nagusiak bereganatuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu