Ia 11.000 umek parte hartu dabe Bilboko aurtengo 'Ikusi eta Ikasi' programan
2009-03-31 17:59 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskera Saileko 'Ikusi eta Ikasi' umeentzako euskerazko ekitaldien programearen bosgarren edizinoak 'egundoko partaidetzea' izan dau eta, danetara, 10.960 ume eta gaztetxuk parte hartu dabe euskerazko ekitaldi-sortan, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Bilboko Udaleko Euskera Saileko 'Ikusi eta Ikasi' umeentzako euskerazko ekitaldien programearen bosgarren edizinoak 'egundoko partaidetzea' izan dau eta, danetara, 10.960 ume eta gaztetxuk parte hartu dabe euskerazko ekitaldi-sortan, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Ekimenaren bosgarren edizinoa amaitzeko, Pirritx eta Porrotx pailazoek 'Piratak' izeneko ikuskizuna taularatu eben pasa dan zapatuan La Casilla pabilioian, 5.000 lagun ingururen aurrean. Bestalde, antolatzaileek azpimarratu dabe aurten 176 umek (azken edizinoko kopuruaren hirukotxa) Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako dobako sarrerak lortu zituela, programa barruko zortzi ikuskizunetan parte hartu izana erakusten dauen txartela aurkeztegaitik.
Aurtengo ekitaldian gurasoei zuzendutako sentiberatze hitzaldiak eta tailerrak egin dira euskaraz eta gazteleraz, seme-alaben hizkuntz ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratuta. Tailerretan 260 gurasok parte hartu dabe.
'Ikusi eta Ikasi' Bilboko Udaleko Euskera Sailak Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoaren eta BBKren laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimena da. Kultur zirkuitu honen helburu nagusia da Bilboko umeen artean euskerearen erabilera sustatzea aisialdian. Ganera, 'Ikusi eta Ikasi' programak umeen artean bidezko heziketea, parte-hartzea eta sormena bultzatzea topetan dau. Zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartzen dira, antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua edo ipuin kontalariak kasurako.
Lehenengo edizioaz geroztik, partaidetzeari jagokozan kopuruek gora egin dabe etenik barik. Lehenengo edizinoan 1.031 ume eta gaztetxu hurreratu ziran ekitaldietara; 2006an, 3.962; 2007an, 7.895 eta 2008an, 10.950.
Aurtengo programan, 3 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako 30 ikuskizun antolatu dira Begoñako, Ibaiondoko eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango ikastetxeetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!