Udagoienean izan beharrean, aurtengo Dantzaldia apirilean hasiko da
2009-03-30 14:53 KultureaDantzaldiaren X. edizinoa izango da aurtengoa; honetan, datea aldatu, udagoienetik udabarrira pasau da eta apirilean eta maiatzean izango da. Aurreko edizinoetan legez, entzute handiko artista, euskal talde eta nazinoarteko taldeez gan, beste ikuskizun eta ekintza batzuk be (artisten topaketak, bideo-saioak...) izango dira.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputadu Josune Ariztondok Dantzaldia/Nazinoarteko Dantza Jaialdiaren 2009ko edizinoa aurkeztu dau ikuskizuna antolatzen dauen La Fundición Aretoko ordezkariakaz batera.
Dantzaldiaren hamargarren edizinoa izango da aurtengoa; honetan, datea aldatu, udagoienetik udabarrira pasau da eta apirilean eta maiatzean izango da. Aurreko edizinoetan legez, entzute handiko artista, euskal talde eta nazinoarteko taldeez gan, beste ikuskizun eta ekintza batzuk be (artisten topaketak, bideo-saioak...) izango dira. Emonaldiak Euskalduna Jauregian zein Guggenheim Bilbao Museoan egingo dira.
Kultura diputaduak aurtengo kanpainea aurkeztean adierazo dauenez, 'Dantzaldiaren bidez, honako hau lortu gura da: Bizkaiko Kultur Programea anitzagoa izatea eta, era berean, zaleei eskainitako estiloak ugariagoak izatea, edade guztietako ikusle gehiagorengana heltzeko'.
Ariztondok Bizkaiko Foru Aldundiaren konpromisoa berretsi dau, 'estilo guztietan, tradizionalenetik hasi eta barritzaileenean amaitu, kultur sorkuntzea sustatzeko'.
Dantzaldiaren 2009. edizinoak —igazko prezioei eutsita— artista ugari ekarriko deuskuz: Eva Yerbabuenaz ganera, Lucía Lacarra, Frankfurten jarduera profesionala garatzen dagozan euskal jantzarien talde interesgarri bat, Lorraineko Balleta...
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!