Diasporako izen handiko 18 lagun batuko ditu Mungian Basques' pentsamendua ekimenak
2009-03-30 14:40 Euskaldunak munduanEuskal Diasporako 18 lagun Mungian dagoz atzotik eguaztenera bitartean, Euskal Herriaz hausnartzeko. Globalizazinoaren testuinguruan Euskadi kokatzeko helburua dauka ekimen horrek, eta besteak beste, diasporako kideen sare bat osotzea dabe helburu.
Euskal Diasporako 18 lagun Mungian dagoz atzotik eguaztenera bitartean, Euskal Herriaz hausnartzeko. Globalizazinoaren testuinguruan Euskadi kokatzeko helburua dauka ekimen horrek, eta besteak beste, diasporako kideen sare bat osotzea dabe helburu. Mungian 18 batu diran arren, 24 dira euskal jatorriko 24 intelektual batzen dituan sareko kide. Euskal Herrian izango dira, besteak beste, Pete Cenarrusa, Herman Uscategui eta Rafael Anchia.
Ekimen horrek lau programa ditu, eta horreetako bat da diasporarena: Basque global initiatives. Honen helburua, 22 estadutan zabalduta dagoan diasporaren sare intelektuala osotzea da, euskal komunidadearen interakzinoa hobetzeko, eta euskal gizartean balore demokratikoak bultzatzeko eta euskal gobernantzari buruzko eztabaidan ekarpena egin daien. Diasporako sare intelektual horretako kideen eretxi eta argitalpenakaz artxibo bat be osotuko dabe, Lehendakaritzearen gestinorako erreferentzia moduan.
Gaur, astelehena, hilak 30, Euskal Diasporari buruzko hitzaldia emongo dau Totorikaguenak, Eusko Jaurlaritzeak diasporari zuzenduta aurrera eroan dituan ekimenez.
Jerusalemgo Unibersidadeko zientzia politikoetan aditua dan Gabriel Shepperrek, bestalde, diasporak eta diasporei buruzko politikak alderatuko ditu beste hitzaldi batean. Arratsaldean, Nazio Batuez eta estadurik bako nazinoek dituen aukerez berba egingo dau Seton Hall Unibersityko Juan Cobarrubiaek. Ondoren, osterea egingo dabe Bilbora.
Diasporaren sareak estaduz eta gobernuz kanpoko erakundeakaz egin leikien lanaz hitz egingo dabe martitzen goizean, Texasko Nekazaritza eta Meatzaritza Unibersidadeko irakasle Irene Moynaren gidaritzapean. Aurerrago, estaduek eta estadu bako herriek diasporakazko politiken inguruan adibideak emongo ditu Shefferrek. Donostia ezagutzera joango dira martitzen arratsaldean, eta eguaztenean, jardunaldiei buruzko ondorioak atara, eta etorkizunerako bilkurei buruz hitz egingo dabe.
Basques' pentsamendua ekimenaren barruan lau programa daukaz aurreikusita Lehendakaritzeak. 'Gobernance eta gizarte garaikidea' izena dauka lehenengoak, eta epe luzera Euskal Gobernantzaren liburu zuria osotzeko helburua dauka.
'Geopolitika eta geoestrategia' da bigarrena. Munduko area garrantzitsuenei eta euren epe labur eta luzerako ikuspegien inguruan Lehendakaritza eta euskal gizartearen jakintza etenik bakoaa bultzatzea da programearen helburua. 'Gizartearen barrikuntzea' da laugarren programea. Gizartearen azterketea egitea izango dau helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!