Apirilaren 14an zabalduko da 2009ko Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakustaldian parte hartzeko epea
2009-04-01 15:19 MusikeaPop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko dira eta taldeen aukeraketan aparteko garrantzia emongo jako emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari.
Apirilaren 14an, martitzena, zabalduko dau Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2009ko Aste Nagusiko Bertako Taldeen XXIV. Pop Rock Erakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea. Maiatzaren 15era arte egongo da izena emoteko aukerea, baina beranduago heltzen diran lanak be onartuko dira, aitatutako epearen barruan jarritako zigilu-markea badaukie.
Baldintzak
Lehiaketan parte hartu nahi daben taldeak Bizkaikoak izatea nahitaezkoa da edo taldekide bat gitxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dabe. Pop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko dira eta taldeen aukeraketan aparteko garrantzia emongo jako emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari.
Taldeek gitxienez 4 kanta original batzen dituan demo - CD maketea aurkeztu beharko dabe (HiFigaz bateragarria, wav, mp3, edo beste formatu batzuk ez baitira onartuko). CDagaz batera taldearen biografia eta harremanetarako datuak bialdu beharko ditue (hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa) eta hau guztia taldearen izena eta musika mota azalean zehazten dauen gutun-azalean batu. Maketak honako helbide honetara bialdu behar dira:
Bilboko Udala: Turismo eta Jaietako Saila
2009ko Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop Rock Erakustaldia
Zabalgune Plaza 11. 1. pisua 48009 Bilbo
Informazino gehiago
Tel: 94 420 31 51 / www.bilbao.net
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!