Mikel Atxagak omenaldia jaso dau Donostian

Bizkaie! 2009-04-01 14:45   sariak-autortzak

Orain Mikel Atxagari buruzko liburua argitaratu dauen Bidegileak bildumearen barruan, euskalgintzan aitzindari izan diran 200dik gora personen bizitza eta lana ezagutzera emonaz, danetara, 54 sorta kaleratu dira.

Mikel Atxaga idazle, kazetari eta itzultzaileak omenaldia jaso dau gaur, hilak 1, Donostiako Miramar Jauregian, 'Mikel Atxaga bidegilea' berari buruzko Bidegileak bildumako liburuaren aurkezpenagaz batera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazo dauenez.

Mikel Atxaga, kazetari, itzultzaile eta idazleak ez dau aurkezpenik behar euskerazko kazetaritzan eta oro har euskalgintzan. Azken 20 urteotan, Mikel Atxaga, gainera, Bidegileak bildumaren koordinatzaile eta zuzendaria da.

Aurten, ganera, Argiak 90. urteurrena ospatu dauen honetan, sari berezia emon deutsie Atxagari euskerazko prentsan eta kultur munduan egin dauen ibilbide luze eta oparoagaitik. Belaunaldi askotako kazetarien eredu eta maisuarentzat, Mikel Atxagarentzat, mezimenduzko Argia Saria.

Orain Mikel Atxagari buruzko liburua argitaratu dauen Bidegileak bildumearen barruan, euskalgintzan aitzindari izan diran 200dik gora personen bizitza eta lana ezagutzera emonaz, danetara, 54 sorta kaleratu dira.

Mikel Atxagari buruzko Bidegileak bildumaren barruko liburuaren aurkezpena eta omenaldi ekitaldia, gaur eguerdian izan da Donostiako Miramar Jauregian txalapartari eta dantzariek girotuta eta Xabier Euskitzek aurkezturik. Besteak beste, liburua idatzi dauen Elixabete Garmendia kazetariak, Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak parte hartu dabe. Azken bi honeek euskaldunen makila emon deutsie Atxagari, 'bidegileen agintea eskutan izan dauelako, eta bidea egiten jarrai daian'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu