Korrika 16k ibilbidearen erdia beteko dau gaur

Bizkaie! 2009-03-31 12:36   Euskerea berbagai

Arabarako mugara helduko dira korrikalariak arratsalde erdian, eta Kontrastatik sartuko da Korrika herrialdean, Mendialdetik. Behin Kanpezu igarota, sartu-urten bat egingo dau Nafarroako Lapoblacionera bisitea egiteko, eta barriro Arabara, gauean eta goizaldean Errioxan ibilteko: Guardian, Lapuebla de Labarcan, Eltziegon...

Gaur iluntzean beteko dau Korrika 16k bere ibilbidearen erdia, Gasteiztik gero eta hurrago. Tafallara heldu dira gosari orduan gitxi gorabehera eta giro animatua topau dabe, lekukoa eroan daben lagun, alkarte eta erakundeen zerrenda luzeari erreparau ezkero behintzat (Tafallako ikastolak, Udaleko euskara batzordeak, hainbat tabernak, Txalaparta argitaletxeak, dantzari eta txistulari taldeak, Trinketa mendi alkarteak eta Ahaztuak alkarteak hartu dabe lekukoa).

Tafallari agur esan eta Lizarra aldera sartuko da Korrika 1157. kilometroan, goizeko 11ak aldera. Hainbat eta hainbat udalek hartuko dabe kilometroa eskualde horretan, besteak beste, Gesalatz, Jaitz, Allotz, Oteiza, Bilatorta eta Allingoak. Kirolaririk be ez da faltako, Lizarrako mendizale alkartea, San Migel pilota alkartea eta Itxako kirol alkartekoak be bertan izango baitira lekukoa eroateko prest. Bestalde, inguruko enpresa askotako langileek erosi dabe kilometroa, baita Iruñeako Koxka enpresako behargin kaltetuek be, Larraonan. Nafarroako uriburuko suhiltzaileek, barriz, Larragan egingo dabe euren kilometroa. Lizarra inguru osoko herritarrak urtengo dabe kalera Korrikarako bidean, Ameskoakoak bezela. Honeek, adibidez, herritar guztien artean egindako diru batzeari esker, Korrika 16ren bederatzi kilometro erosteko aina atara dabe, eta pozik egingo ditue, nahiz eta jarraian izan ez, tarteko kilometro batzuk erosten beste batzuek hartu deutselako aurrea.

Arabarako mugara helduko dira korrikalariak arratsalde erdian, eta Kontrastatik sartuko da Korrika herrialdean, Mendialdetik. Behin Kanpezu igarota, sartu-urten bat egingo dau Nafarroako Lapoblacionera bisitea egiteko, eta barriro Arabara, gauean eta goizaldean Errioxan ibilteko: Guardian, Lapuebla de Labarcan, Eltziegon... gazteak eta ikasleak, besteak beste, korrikarako prest.

Eta barriro aldatzean gora, Herrera mendatea gainditzera. Burgostik oso hur ibiliko da Korrika eguazteneko lehen orduetan, Trebiño inguruan. Euskaldun eta euskaltzale asko batu ohi da konderrian Korrikaren eta euskerearen alde, eta edizino honetan be ez dira gitxiago izango. Bertan hartuko dabe lekukoa Udalak, Gutxisolo euskara alkarteak eta beste hainbat herritarrek, ondoren txokolate beroa hartuta berotzeko. Tuyotik sartuko da Korrika Añanan, eta bertara hurreratuko dira Miranda de Ebroko lagunak be, 16. edizino honetako hiru kilometro egitera. Izarra aldean gehituko jako egun argia lasterketeari, Urkabustaiz aldean hain zuzen baina hori eguazteneko kontua izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu