Bilbao Ars Sacrum 2009, Eleiz Musikearen Bilboko Jaialdia: Biotzondoko soinuak

Bizkaie! 2009-03-31 11:20   Musikea

Martiaren 31tik apirilaren 8ra bitartean, Bilboko Musika Sakratuaren Jaialdiak munduko zenbait toki exotikoenetara, tradizinoa eta mistizismoa ahalegin handiz mendeetan zehar gorde daben eta belaunaldiz belaunaldi balio handiko altxorra balitz legez transmitidu daben herrietara bidaiatzera konbidatzen gaitu.

Martxoaren 31tik apirilaren 8ra bitartean, Bilboko Musika Sakratuaren Jaialdiak munduko zenbait toki exotikoenetara, tradizinoa eta mistizismoa ahalegin handiz mendeetan zehar gorde daben eta belaunaldiz belaunaldi balio handiko altxorra balitz legez transmitidu daben herrietara bidaiatzera konbidatzen gaitu.

BAS Jaialdiaren 2009ko edizinoak garai guztietako tradizinoen fusinoa eskaintzen deusku: Nilo sakoneko edo Ekialde Urruneko arbasoen abestietatik hasi eta Erdi Aroko tradizino bulgariar eta sefarditara, musika indiarraren espiritualidadearen eta gospel afroamerikarraren katarsiaren arteko fusino interesgarria barne. Beste behin, Arriaga Antzokia eta Gizakundearen Eleizea aukeratu ditue edizino honetako kontzertuetako agertokitzat.

Jaialdi horren izaera kultur anitza beste urte batez sendotzen doa publikoaren lehentasunetara hurreratzen joateko. BAS musika sakratuko jaialdi arrunta bat baino zeozer gehiago da, gero eta globalizatuagoa dan gizartean biodibersidadearen alde egiten dan apustua be bada. Bilbao Ars sacrum munduko txoko desbardinetako kultur aberastasuna musikearen bitartez ezagutzeko aukera parebakoa da.

Kontzertuetarako sarrerak martiaren 23an jarri zituen salgai 2 euroko prezio sinbolikoan, Arriaga Antzokian emongo diran kontzertuetan izan ezik, horreek ohiko prezioak eukiko dituelako tokiaren arabera. Kontzertu guztiak arratsaldeko 20:30etan izango dira.


Salmenta-puntuak

* Arriaga Antzokia

J. S. Bach konpositorearen 'Pasioa San Mateoren arabera'
Das Neue Orchester / Chorus Musicus Köln
Christoph Spering, zuzendaria

Arriaga Antzokia, Arriaga plaza, 1
Tel. Informazioa: 94.479.20.36
www.teatroarriaga.com

* Ganerako kontzertuak (Gizakundearen Eleizan)

Fundación Bilbao 700 Fundazioa
Zabalguneko eraikina. Zabalguneko plaza 11, 1. solairua
Tel. Informazioa: 94.679.04.88


Egitaraua

* Martiaren 31n: Niloko abesti sakratuak. Niloko musikariak
* Apirilaren 1ean, inspirazio ortodoxoko musika barriak. Irfan
* Apirilaren 2an - Arriaga Antzokian, J. S. Bach konpositorearen Pasinoa San Mateoren arabera. Das Neue Orchester / Chorus Musicus Köln. Christoph Spering, zuzendaria.
* Apirilaren 4an,Qawwali / Gospel: Abesti sakratu sufiak eta afroamerikarrak. Faiz Alí Faiz eta Craig Adams eta New Orleansko Ahotsak.
* Apirilaren 6an, Leçons de ténèbres de Marc;Antoine Charpentier Les Talens Lyriques. Christophe Rousset, zuzendaria.
* Apirilaren 7an, Libanoko abesti maronitak. Ghada Shbeir.
* Apirilaren 8an, In Santa Pace — Korsikako Polifonia sakratua. Barbara Furtuna

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu