Lau Max sari euskal ordezkarientzat
2009-03-31 15:16 Kulturea'Superplast' lanak irabazi dau Euskarazko Antzerki Egile Onenaren saria, Errebelazino saria 'Hnuy illak' jaso dau eta Damian Muñoz dantzariak Dantzako Gizonezko Antzezle Onenarena. Azkenik, Paul Berrondok taldeko aktore onenarena jaso dau.
Arte eszenikoetako profesionalen lana saritu eta aintzat hartzeko eta, oro har, arte eszenikoak gizartean zabaltzeko asmoz sortutako Arte Eszenikoen Max Sariak bart banatu zituen Gran Canariako Cuyás Antzokian eta Egile eta Editoreen Elkarteak eta Egile Fundazinoak antolatutako sarietan, lau jaso ditu euskal ordezkaritzeak. 'Superplast' lanak irabazi dau Euskarazko Antzerki Egile Onenaren saria, Errebelazino saria 'Hnuy illak' jaso dau eta Damian Muñoz dantzariak Dantzako Gizonezko Antzezle Onenarena. Azkenik, Paul Berrondok taldeko aktore onenarena jaso dau.
Euskerazko Antzerki Egile Onenaren saria Raul Cancelo, Izpiñe Soto, Argia Gardeazabal, Pio Ortiz eta Julen Gabiria 'Superplast' lanaren sortzaileentzat izan da. Bestalde, Errebelazino saria Kukai eta Tanttaka konpainiek jaso dabe, 'Hnuy illa' lanagaitik. Era berean, Damian Muñoz koreografo eta dantzari gasteiztarrak jaso dau Dantzako Gizonezko Antzezle Onenarena, 'Staff' ikuskizunean egindako lanagaitik. Euskal ordezkaritzeak jasotako sariakaz jarraituz, Paul Berrondo donostiarrak taldeko aktore onenarena jaso dau.
Bestalde, Antzerki Obren Egokitzapen Onenaren Max Saria Alberto San Juanentzat izan da, 'Argelino, servidor de dos amos' lanagaitik. Obra honek beste hiru sari jaso ditu eta gaueko izarra izan da.
Ganerakoan, Carmen Machi, 'La Tortuga de Darwin' obran egindako lanagaitik eta Javier Gutierrez, 'Argelino, servidor de dos amos' obran egindako lanagitik izan dira aktore onenak epaimahaikoen eretxiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!