Bost grammy sari Robert Plant eta Alison Kraussentzat

Bizkaie! 2009-02-09 14:40   Musikea

Robert Plant, Led Zeppelin taldeko abeslari ohiak eta Alison Kraussek osotzen daben bikotea izan da izarra Grammy Sarien 51. edizinoan. Danetara, bost grammy irabazi ditue, horreetako bi kategoriarik garrantzitsuenetan, urteko album onena (folk, R&B eta bluesa buztartzen dituan 'Raising sand') eta urteko grabazino onena (Please read the letter').

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Segur Sarean' Interneten erabilera segurua sustatzeko ekimena abiarazo dabe

Bizkaie! 2009-02-09 14:33

Pantallas Amigas ekimenak eta Gaia Euskadiko Telekomunikazinoen Klusterrak 'Segur Sarean' ekimena abiarazo dabe. Bihar, zezeilak 10, ospatuko dan Internet Seguruaren Nazinoarteko Egunagaz batera abiarazoko dabe kanpainea, euskal familien artean Interneten erabilera segurua sustatzeko helburuagaz.

Julio Soto eta Erika Lagoma bikain

Bizkaie! 2009-02-09 11:43   Bertsolaritzea

2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan, azken lauren bi izan doguz astegoienean eta Julio Sotok eta Erika Lagomak finalean sartzeko ez eze, ezustekoren bat emoteko kapaz dirala erakutsi dabe, Igantzin eta Betelun jokatutako azken laurenetan.

Euskara 21 ekimenaren txostena itun berritu batera ailegetako aurrerapausua

Bizkaie! 2009-02-09 11:27   Euskerea berbagai

Euskararen Aholku Batzordearen osoko bilkuran Euskara 21 ekimenaren txostena izan dabe aztergai. Besteak beste, txosten hori 'itun barritu batera ailegetako aurrerapausoa' dala ondorioztatu dabe, batzordeko iturriek jakinarazo dabenez.

Oliba-orioa, osasuna eta gehiago

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2009-02-06 14:36   Jan edanak

Dendetan makina bat orio doguz: oliba, ekilore, soia, arto eta bestez egindakoak. Zeri erreparau behar jako bata ala bestea aukeratzeko orduan? Danak dira kontsumiduteko modukoak, baina batetik bestera sekulako aldeak dagoz nutrizino-balioari, ezaugarri organoleptikoei, sukaldeko erabilera egokienei eta, areago, osasunaren barruan izango dituen eraginei jagokenez.

Bizkaia organo-soinuz jantziko da

Bizkaie! 2009-02-06 14:23   Musikea

Datorren domekan, zezeilak 8, emongo jako hasierea 'Organo Kontzertuak 2009' zikloari. Danetara, hamaika emonaldi izango dira, zazpi Bilbon -Euskalduna Jauregian- eta lau Bizkaiko beste hainbeste herritan: Ondarroa, Loiu, Turtzioz eta Durango.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskerazko software-produktu eta Internet eduki barriak eskuragarri

Bizkaie! 2009-02-06 13:08   Euskerea berbagai

Sarean, www.euskara.euskadi.net helbidean dagoz tresna horreek doban deskargetako edota kontsultetako.

Euskal arte plastikoen erakusketa ibiltariaren bildumea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-02-06 10:01   Kulturea

'Bosteko. Euskal Artistak 1998-2008' liburuaren aurkezpen-ekitaldian, Aldundiko Kultura Saileko arduradunagaz eta erakundeetako beste persona eta ordezkariakaz batera, Alicia Fernandez liburuaren egilea eta 'Bosteko' programako komisarioa egon dira, baita 1998tik 2008ra bitartean erakusketan euren artelanakaz parte hartu daben 44 egileetako asko be.

Xabier Letek poesia errezitaldia eskainiko dau zezeilaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2009-02-05 16:50

Xabier Letek (Oiartzun, 1944ko apirilak 5) 'Egunsentiaren esku izoztuak' liburuko poesia irakurraldi berezia eskainiko dau, Joxan Goikoetxearen musikeak lagunduta. Emonaldia 20:00etan hasiko da eta jesarrita izango da.

Berlinale 2009 abian

Bizkaie! 2009-02-05 14:54   Barriak

Berlinaleren 59. edizinoa da aurtengoa eta gaur 'The Internacional' filmagaz hasiko da modu ofizialean. Clive Owens eta Naomi Watts dira protagonista eta nazinoarteko banku baten boterea eta finantzen munduko gorabeherak azaltzen ditu.

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako azken bi edizinoetan saritutako kontakizunak argitaratu ditue

Bizkaie! 2009-02-05 14:33   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bi liburuki argitaratu ditu, euskeraz eta gaztelaniaz, Gabriel Aresti Ipuin lehiaketarako azken bi edizinoetako ipuin sarituak batuz. Lehiaketea, 'Harri eta Herri' lanaren autorea omentzen dauena, bere generoan klasiko bat da, honezkero 25 urte bete dituana.

'Harrapazank', musikea eta jantzea bilbotar gazteak euskerara hurreratzeko

Bizkaie! 2009-02-05 14:19   kulturbiz

Musikea Kauta eta Sugan taldeen eskutik ailegauko da Bilboko Bilborock aretora martiaren 13an, barikua, 20:00etan -sarrerea 6 euroan-, 'Jozank' ekimenean. Jantzea, barriz, 'Dantzazank' galako protagonista izango da martiaren 20an, barikua, 19:30ean.

Oiasso Museoa Europako Urteko Museorako izentau dabe

Bizkaie! 2009-02-05 10:11

Irungo Oiasso Erromatar Museoa 2009. urteko Europako Museorik Onera Sarirako (European Museum of the Year Award) izentau dau European Museum Forumek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berbaldi zikloa Bilbon, Charles Darwinen jaiotzaren 200 urteak ospatzeko

Bizkaie! 2009-02-04 14:53

Aurten, zientzialari ingelesaren 200. urteurrena izateaz gan, haren teoria ezagun eta iraultzailearen argitalpenaren 150. urteurrena be bada.

Umeak euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletako kanpainea hasi dabe Bizkaiko 46 herrik

Bizkaie! 2009-02-04 14:04   Euskerea berbagai

Bizkaiko 46 udalerrik martxan jarri dabe euskerazko ereduetanmatrikuletako sentiberatze-kanpainea. 2-3 urteko umeak dituen gurasoei zuzenduta dago kanpainea eta seme-alabak lehenengoz matrikulauko dituen familiei gure hezkuntza sistemea osotzen daben ereduen ganeko informazinoa emongo jake.

Karibea, hori bai paradisua...

Egoi Urkiza 2009-02-04 13:50   Euskaldunak munduan

Barbadosetik, Tortugararte (Venezuela) itsasoko ura urdina eta gardena, harea zuri-zuria, jentea maitagarria eta reggae musikea kaleko bazter eta hondartza guztietan; besterik zer behar da...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hamarkada bat Asiagaz burrukan

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-02-04 11:33   Bidaide

Urte hau berezia da niretzat. Mundu mailako krisi ekonomikoagaitik be bai, baina batez be, orain dala hamar urte lehenengoz Asia zapaldu nebalako. Ordutik, nire bizitza erabat aldatu da eta 1998an inok aurreikusiko ez leuken bidea hartu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Getxoko Agate Deunako Koru Jaialdiak 36 talderen partaidetza izango dau

Bizkaie! 2009-02-03 16:34   Musikea

Agate Deunari koplak eta bertsoak kantauko deutsiez Euskal Herriko hainbat lekutan. Zezeilaren 5a Agate Deunaren eguna da eta bezperan santa-eskean kalean ibilteko ohitura dago Euskal Herrian. 251. urteko zezeilaren 5ean bularrak moztu eutsiezan siziliarraren historia gogora ekarriko da barriro.

Gutun Zuria literatur jaialdia, zezeilaren 3tik 7ra Bilbon

Bizkaie! 2009-02-03 14:56   Kulturea

AlhondigaBilbaok Gutun Zuria literatura jaialdia antolatu dau bigarrenez, zezeilaren 3tik 7ra bitartean, eta aurtengoa biografia-autobiografiei buruzkoa izango da. Talde horrek ekimena burutzen dauen bigarren urtea da eta bere helburua literatur jaialdien zirkuituan lekua izatea da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizunak herrialde ibiltarietako zenbait musikari jarriko ditu taula ganean

Bizkaie! 2009-02-03 14:21   Musikea

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek 'Nomadak Tx' proiektuan pausu bi gehiago emon eta 'Nomadak Tx Zuzenean' ikuskizunaren barri emon dabe gaur Bilboko Arriaga Antzokian. Bestalde, proiektuaren izen bera daroan diskoa mundu mailan zabalduko dala jakinarazo dabe.