Maite Agirrek sortutako La Celestinaren bertsinoa antzeztuko dau Agerre Teatroak Buenos Airesen

Bizkaie! 2010-05-17 14:49   Kulturea

Maite Agirre zuzendari, antzerkigile eta aktore gipuzkoarrak Fernando de Rojas, Feliciando de Silva eta Arcipreste de Hitaren testuetan oinarrituta idatzi dauen ikuskizuna taularatuko dau Agerre Teatroak, ‘¡Puta vieja alcahueta Celestina!’ Argentinako Otoño Azul Nazinoarteko Antzerki Jaialdian. Hitzordua maiatzaren 23an izango da.

Maite Agirre zuzendari, antzerkigile eta aktore gipuzkoarrak Fernando de Rojas, Feliciando de Silva eta Arcipreste de Hitaren testuetan oinarrituta idatzi dauen ikuskizuna taularatuko dau Agerre Teatroak, ‘¡Puta vieja alcahueta Celestina!’ Argentinako Otoño Azul Nazinoarteko Antzerki Jaialdian. Hitzordua maiatzaren 23an izango da.

Taula gainean, Maite Agirre bera, Herme Pedroso, Andoni Etxebarria eta Kepa Fersan izango dira. Azken bi horreek tronboi irristailuduna eta gitarrea joko dabe Mielanjel Harana abeslariagaz batera ikuskizunaren musikea zuzenean interpretatuz. Guztiek batera antzokia taberna bilakatuko dabe eta ikuslegoa edatera konbidatzen daben bitartean Celestinak bizitzaren komeriaz egingo dau berba, pasinoei buruz, subertearen edo zoriaren aldakortasunari buruz eta bizitzaren inguruko beste horrenbeste gairen inguruan.

‘¡Puta vieja alcahueta Celestina!’ ikuskizunak zentzuen gorespenaren eta pertsonaia unibertsal honen bidez ikuslegoaren parte-hartzea bultzatzea dau helburu. 2004an estreinau zanetik, antzezlan hau Mozambique, Cuba, Colombia edo Peruko zenbait herri eta urietako antzokietan taularatua izan da toki bakotxean bertako berezitasunak kontuan hartuta Maite Agirrek sortutako bertsino desbardinak aurkeztuz. Eta gauza bera egindo dau barriro be Agirrek datozen hilebeteotan Chilen, abuztuaren 22tik irailaren 5a bitartean eta Colombian, urriaren 20tik zemendiaren 5a arte eskainiko dituan saioetan.

Maite Agirre (Zarautz, Gipuzkoa, 1955) euskal aktorea da. Bartzelonako Unibersdade Autonomoan Psikologia ikasten egoala, Dagoll Dagom antzerki-konpainia sortu eban Joan Ollégaz. Konpainia honetan Mario Gas eta Lluis Pasqualegaz lan egin eban, baina handik urte gitxira Domus de Janas konpainia italiarragaz Europatik biran joan zan. Hamar urte geroago, Donostiara itzuli eta Agerre Teatroa konpainia sortu eban.

Zenbait produkzinotan parte hartu dau, besteak beste, euskal kulturako Jorge Oteiza eskultoreagaz, Vicente Amestoy pintoreagaz zein Koldobika Jauregi eskultoreagaz. Horrezaz gan, euskal egileen lanak (Peñaflorida, Mirande, Atxaga) zein gaur aroko antzerkigileen obrak (Beckett, Koltés, Joyce...) jorratu ditu.

Maite Agirrek makinatxu bat sari irabazi ditu, besteak beste, Garbi Losadagaz batera, oraintsuko Max Saria 'Putzul lehortzen' lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu