Jon Unzueta durangarrak irabazi dau Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketea
2010-05-14 12:29 sariak-autortzakJon Unzueta Ajuria durangarrak idatzitako Absentzien kronika izan da Basauriko Euskarabila Alkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketan lehenengo saria jaso dauen lana. Bigarren saria, barriz, Itziar Abad Ramirez gasteiztarraren Buenos Airesen, 2001eko abenduaren 19an lanarentzat izan da.
Jon Unzueta Ajuria durangarrak idatzitako Absentzien kronika izan da Basauriko Euskarabila Alkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketan lehenengo saria jaso dauen lana. Uxue Alberdik, Harkaitz Zubirik eta Rafa Ugaldek osotutako epaimahaiaren eretxiz, tragikoa baina literarioa dan lan honek Eros eta Tanatos jarten ditu batera. Personaiaren psikologian sakonduz eta belaunaldi baten erretratoa eginez istorio bat kontetan dau, eta istorio horren barruan integrau dau sexu eszena.
Bigarren saria, barriz, Itziar Abad Ramirez gasteiztarraren Buenos Airesen, 2001eko abenduaren 19an lanarentzat izan da. Testuinguru historiko bati lotua, istorio indibiduala eta soziala ondo buztartzen ditu, eta istorioa sinisgarritasunez heltzen da sexu hartu-emonetara, azaldu dau epaimahaiak. Bestalde, aurten ez da Basauriko onenarentzat saririk emon.
Danetara, hogeita hamahiru ipuin aurkeztu dira Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketara; hamalau Gipuzkoatik heldu dira, hamahiru Bizkaitik, lau Arabatik eta bi Nafarroatik.
Azken buruan, sari banaketa ekitaldia Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izango da maiatzaren 25ean arratsaldeko 19:30etan. Imanol eta Mattin Epeldek Komuneko paperean errezitaldia eskainiko dabe bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!